2013-01-29

GURE HERRIA, ETXEAK ETA FAMILIAK



1go hiru hilabetean landu dugun gaiaren berri ematera  gatoz.
2 eta 3 urtekoek beraien etxeak eta bertan bizi direnen izenak ikasi dituzte eta argazkiaren ondoan pegatu dituzte.










4 eta 5 urtekoek gainera esne potekin beraien etxeak egin dituzte eta paseo bat ere prestatu dute guretzat, planoa eta guzti.










 
Eta guk, auzoak, tabernak, akertxoko… eta Errezilen dauden gauza asko ikasi ditugu. Herriko festaz ere idatzi dugu, txupinazoa, karaokea, krosa eta giza proba kontatu ditugu. San Antoniora joateko bidea ere landu dugu piskat.



HURRENGORARTE


2013-01-23

Paleolitikoa

2013-01-14

Bikoteka irakurtzen - bideoak


1.-  Proiektuko arduradunak erakutsitako bideoa ( gazteleraz):

                           http://grupsderecerca.uab.cat/grai/es/content/leemos-en-pareja

      Zuzenbide hau bilatzailean ipini ondoren,   barruan "BIDEO - kontraseƱa: grai" jartzen duen lauki more bat aurkituko duzue eta han klik egin; pasahitza eskatzen duen orri bat zabalduko zaigu.    Pasahitzaren laukian "grai" idatzi ondoren, bideoa ikusteko aukera izango dugu zabalduko zaigun orri berrian.

2.-  Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek prestatutako bideoa ( euskaraz ):



3.-  Ordiziako Jakintza ikastolako guraso batek etxeko  jardunari buruzko bideoa ( euskaraz ):

San Telmo Museoan egun pasa.


            Urtarrilaren 10an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Donostiara joan ginen  San Telmo museoan dauden BADU BADA, ERRETRATOA  eta BASARRIA  erakusketak  ikustera.

            10tan,  1 eta 2 mailako ikasleak ERRETRATOA  izeneko tailerra egin zuten bitartean, 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleok BADU BADA erakusketa ikusi genuen monitore baten azalpenak entzunda.

            11:30 tan  Trinidade plazara joan ginen  hamaiketakoa  jan eta jolastera.

            13:30 tan San Telmo museora itzuli ginen BASARRIA izeneko erakusketa eta tailerra egitera. Bi taldetan banatu ginen:  1,2 eta 3 mailakoek alde batetik eta  4, 5 eta 6. mailakoek bestetik.  Mundiala izan zen.

            15:30 tan autobusa hartu eta Errezilera bueltatu ginen.

            Ondorengo hau izan da 5 eta 6. mailako ikasleok egindako balorazioa:

BADU-BADA

Zer da? Euskararen inguruko erakusketa Europako beste hizkuntza batzuen artean egonda.

Zein atal ezberdin ikusi genituen? Hizkuntza bat izateko eta ez galtzeko behar dituen baldintzak, Europako hizkuntzak (zenbatek hitz egiten dute hizkuntza bakoitza, hizkuntza bakoitza non hitz egiten den eta Europako hizkuntzen familiak) Euskera eta Europako beste hizkuntzen eboluzioa, Euskaldunok komunitate bat egin behar dugula Euskara galtzea ez badugu nahi, Euskara kalean, Euskera unibertsitatean, Euskera eskolan, Euskera komunikabideetan, publikatutako 1000 disko eta liburuen irudiak eta agur
bertsoak.

Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gehien? Europako hizkuntzak, Euskara kalean, Euskara komunikabideetan eta agur bertsoa.

Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gutxien? Gehienoi dena gustatu zitzaigun baina batzuei ez zitzaigun gustatu horrenbeste soinuen gela, alfabeto ikurren gela eta hizkuntza familien atala.

Monitorearen  balorazioa:7,5eko balorazia ematen diogu oso txintxoa zelako baina txapa sartu zuelako.

Erakusketaren balorazioa:8,5eko balorazioa ematen diogu ondo antolatuta zegoelako, oso polita zelako,…

Oharrak: Kontzeptuak era dibertigarriago baten explikatzea nahiko genuke, jolasak, fitxak,…

                                          

Baserria

Zer da? Garai bateko baserriko tresnen eta bizimoduen inguruko erakusketa.

Zein atal ezberdin ikusi genituen? Baserriari buruzko kuadroak, lihoa aria nola egiten zen, arropak egin eta gero non gordetzen ziren, lehengo baserriko mizimoduko argazkiak, baratza edo soroan erabiltzen ziren lanabesak, azken ehun urtetan baserriko mizimodua nola aldatu den ikusten den bideoa,  azkenik garai bateko sukalde zaharra eta garai bateko artzantzaren tresnak.

Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gehien? Dena baina batez ere bideoa eta sukalde zaharra.

Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gutxien? Dena gustatu zitzaigun baina agian kuadroena gutxiago.             

Monitorearen  balorazioa: 9. Gauzak era interesgarrian kontatu zituen eta oso ondo explikatu zizkigun gauzak.

Erakusketaren balorazioa:10. Ondo antolatuta zegoen erakusketa eta gauza interresgarriak zeuden.

Oharrak: Iraun ziguen ordu eta erdi oso motzak izan ziren eta guri interesgarria iruditu zaigu baserritarrak izanda gehiago ulertu genuelako.

                                               Lh 3. zikloko ikasleak