2016-12-19

CHRISTMAS FINGER FAMILY

Ingelesean Gabonetako abesti hau ikasi dugu.
Bideoa ikusi eta etxean txontxongilotxoekin praktikatzeko, egin klik beheko linkean!


2016-12-18

ESKULAN - TAILERRAK

       Hiruhilabeteko honetarako hiru eskulan-tailer antolatu ditugu: faroltxoak, ponpoiekin egindako panpinak eta polo makilakin egindako etxetxoa. ikasleak bi tailer ezberdinetatik pasatzeko aukera izan dute. Errege ondoren, hirugarren tailerrera joango dira.

       Ostiral honetan bigarren tailer aldia amaitu da eta ikasleak hainbat lan eman dituzte etxera. Bideo honetan horietako batzuk ikus ditzakegu:

                                                                                                                                                                                                   
             



.

2016-12-12

AZOKA

Iritsi da eguna!! Baratzean landu ditugun produktuak eta gehiago,zuen eskura!



Beraz, prestatu txanponak eta bete poltsak!!Zai izango gaituzue. Edozein egunetan, edozein ordutan....

2016-12-11

FAME and FORTUNE

Gai honetan ikasitakoa errepasatu nahi?
Hona hemen hainbat ariketa eta jolas horretarako!
Saia zaitez hurrengo helbidean klik eginda!

FAME and FORTUNE



2016-12-01

Uraren ziklo integrala

     5 eta 6. mailako ikasleekin duela hilabete inguru  gai hau jorratzen hasi ginen.

     Nuarbeko urtegia eta O├▒atzko araztegiak bisitatuz eman genioin hasiera gai honen lanketari.

      Informazioa bilatu eta  bisitan ikusitakoaz baliatuz, Lehen Hezkuntzako beste ikasleei esakini dioten aurkezpena prestatu dute.

       Hona hemen aurkezpen horren bideoa:

.


    

2016-11-30

ERANTZUKIZUNAK

      Aste honetan, KITCAIXA  proiektuaren barruan "erantzukizunak" lantzeko prestatutako materiala landu dute 5 eta 6. mailako ikasleekin.

      Alde batetik, norberarekiko, besteenganako eta ingurumenarekiko ditugun erantzukizunak zein izan daitezkeen ikasten jardun dira. Baita erantzukizun horiek betetzeko egin daitezken hainbat ekintza ezagutu dituzte.

         Bestalde, erantzukizun bat egoki betetzeko eman ditzakegun pausoak zein diren ezagutu eta, ondoren,  beraiek kasu praktiko bana planifikatu dute.

         Beste bi atal geratzen zaizkigu oraindik lantzeko:  egoera konkretu baten dauden umeek sentitzen dutena ezagutu eta era egokian nola gestionatu eta, kontsumoaren inguruko erantzukizunak. 






2016-11-29

AZAROAK 25 ETA TRATU ONAK

KAIXO  JARRAITZAILE  SUTSUAK:

ESKOLAN  ERE NABARMENDU  NAHI  IZAN  DUGU  EGUN HAU, INDARKERIAN  OINARRITZEN  EZ  DIREN  HARREMANAK  SENDOTZEAREN  ALDE  EGIN  NAHIAN. HORRETARAKO  HAINBAT  EKITALDI  ANTOLATU  DITUGU:

KROS  MISTOA, GAIAREKIN  ZER  IKUSIA  DUTEN  IPUINEN  IRAKURKETA (Elkarreko Sentipuinak bilduma, Eta zer? bilduma,...), PELIKULA  LABURREN  EMANALDIA (  "Maltrato sutil" eta "Elkarbizitza") ETA  ATARIAN  KOKATU DUGUN  HORMIRUDIAREN  OSAKETA.




NORBERAK  BERE  BURUARI  GALDERA  BAT  EGITEA  PROPOSATU  GENIEN:

ZER  GUSTATZEN  ZAIT  BESTEENGANDIK  JASOTZEA?



GUSTURA ARITU GARA, ETA JARRAITUKO DUGU LANEAN, BIDEA LUZEA DA ETA!

2016-11-26

SCHOOL OBJECTS

Kartutxeran eta motxilan eramaten dugun eskolako materiala ingelesez nola esaten den? Dagoneko ikasi dugu! Begira!


school objects

2016-11-18

EKOSISTEMAK

     Azken hilabete hauetan ekosistema lantzen ibili gara. Lehenengo informazioa, Txanelako liburuan aurkitu genuen.Gero interneten eta entziklopedian ere bilatu genuen.

      4 taldetan banatu ginen, eta talde bakoitzak lan bat hartu zuen. Talde bakoitzak power point bat egin genuen  bere lanari buruz. Gero lau power pointak power point batean elkartu genituen eta bideo bat sortu genuen.


        Azkenik bideoa youtubera igo genuen. Bakoitzak bideoa gure blogean eta eskolakoan ere txertatu dugu.








5 eta 6. mailako ikasleak


.

2016-11-15

WHERE'S MY MUMMY? ANTZERKIA (HH4-5)

HH4-5 urteko gelan "Where's my mummy" ipuinaren inguruan egin dugun antzerkia ikusteko, egin klik beheko linkean! 





2016-11-10

INGELESEKO BLOGA

Ingeleseko bloga martxan dugu berriro, bertan sartzeko, egin klik beheko linkean!



2016-11-07

TTIPI TTAPA PASIERAN !!

Eguraldi ederrarekin ikusi dittugu bazterrak!
Udazken koloreak nagusi!!





















AIREAREKIN JOLASEAN


Ba al dago ezer poltsa barruan?
Eta burbuiletan?
Ikusi gure zientifiko txikiak erantzun bila!!