2021-02-23

EUROPAKO HAINBAT NAZIO

         5 eta 6 mailako ikasleekin  "EUROPA" gaia ari gara lantzen hiruhilabeteko honetan.  Horretaz baliatuta "azalpen-testua" ere bereziki lantzen jardun gara. Hainbat eredu jarraitu ondoren, bikoteka ipinita, hauek izan dira 6. mailako ikasleak osatu dituzten testuak:

 

 ISLANDIA

 
 

2021-02-22

TONPORDO MENDIRA GOIZPASA

        Pasa den ostiralean, eguraldi ona zetorrela aprobetxatuz, mendira atera ginen  goiz-pasa eder bat egiteko asmoarekin,   3. mailatik  6. maila arteko ikasleekin.

      Eskolatik atera eta San Joseko bidea jarraituz Zorroztainera pistaz iritsi ginen. Handik gora jo genuen Txabaltoki eta Tonpordo mendiraino. Zorionez, uste genuenaren aldean, bidea lokatz handirik gabe zegoen.

        Tonpordoko tontorrean argazki batzuk atera ondoren,  Trintxeratik barrena Iturburu baserriraino jaitsi ginen. Bertako askan piska bat jolastu eta eskolarantz abiatu ginen Ibarguren eta Aitzetatik barrena.

        Gustura ibili ginen eta errepikatzeko gogoarekin iritsi ginen eskolara. 







2021-02-19

SAGARRAREN BIDEKO INFORMAZIOA


KAIXO,  BLOGARI  JATOR  HORI!
HONA  HEMEN  HH 4-5  ETA  LH 1-2 KO  IKASLEEK  EGIN  DUTEN  LANA.  
ZUEN  SEME-ALABEKIN  IKUSTEA  ETA  GOZATZEA  ESPERO  DUGU.





 

2021-02-16

GORA INAUTERIAK! HH-LH1-2

 Mozorro dotoreak soinean, arratsalde ederra pasa genuen.

Hona hemen bideotxoa:





SAGARRAREN BIDEAN PANELAK IRAKURTZEN

 

Otsailan  2an mertxen  gelakoekin  sagarraren  ibilbidera  Joan  ginen.

 Panelak  irakurri  genituen. Txandaka  aritu  ginen.

Harri  eta  Iraiak  azken  panela   irakurri  zuten  San  josen.

Oso ondo  pasa  genuen.


HH 4-5, LH1-2




2021-02-12

GORA INAUTERIAK!

Saio ederra izan dugu gaur frontoian Inauteriak ospatzeko! Talde guztiok elkartu eta dantza eta kantu saio polita egin dugu! 

GORA INAUTERIAK!!!



2021-02-09

SANTA ESKEAN

Joan den ostegunean, otsailak 4, Santa Eskean atera ginen. Lehenengo eskola atarian abestu genien gurasoei, eta gero LH3tik gorako ikasleok herrian zehar ibili ginen koplak kantatu eta gozoki mordoa batuz. Hemen duzue egun horretako argazkiekin egindako bideotxoa.

2021-02-06

ADIVINANZAS sobre el INVIERNO

Como ya estamos en invierno, esta vez hemos preparado unas adivinanzas sobre esta estación. ¡A ver si os gustan y las adivináis! 3er ciclo