2021-11-28

SAGARDOA

Azaroaren erdian,  HH4-5eko ikasleek LHko 3. eta 4. mailakoei azaldu zieten Basaben nola egin zuten sagardoa.

Azalpen argiak eman zituzten eta entzuleak adi-adi egon ziren.






2021-11-27

SAN MARTINAK OSPATZEN

 Azaroaren 12an ume-jolasak egin genituen eta ederki pasa genuen.

Gero, gurasoek emandako gozokiak jan genituen. Arratsalde bikaina!


































2021-11-26

HAR ITZAZU KONTUAN INGURUKO GUZTIAK!!!



 Urtero bezala, atzo ere TRATU ONEN EGUNA ospatu genuen eskolan.

 

Goizean hainbat bideo ikusi genituen gaiaz hitz egin eta hausnartzeko: "Tximeleta belarriak" eta "Trikua" HH4-5en  eta LH1-2n, eta "Saltamonte" eta "Snack attack" LH3-4n eta LH5-6n.

 

Hausnarketa egin ondoren hauxe izan zen ondorio nagusia: INGURUKO GUZTIAK HARTU BEHAR DITUGU KONTUAN, HAU DA, DENON HITZA DA ENTZUN BEHARREKOA.

 

Ondoren, mural handi bat osatu genuen ikasle guztion artean besteengandik zer jasotzea gustatzen zaigun eta gustatzen ez zaigun azalduz.

Eta arratsaldean dantzaldia izan genuen frontoian. "Libre" eta "Zeure burua onartu" abestien erritmora egin genuen dantza.

 









TIPI-TAPA, 2. eta 3.saioak

 

Urriaren 28an Xabat, Aner, Nahia eta Ainhoa Tipi Tapara joan ginen. 

Lehenengo, Belamendira joan ginen. Han Pilik eta Joselinok baserriko erramintak erakutsi zizkiguten.

 Gero, paseatzera joan ginen Arabeko kurbaraino. Han arbolak eta hostoak erakutsi zizkiguten.

Bukatzeko, San Josen argazkia atera genuen.

Oso ondo pasa genuen!!!








Azaroaren 25ean Araitz, Anaia eta Haizea Tipi Tapakoekin elkartu ginen.
 
 Lehenengo, Arabeko kurbararantz abiatu ginen baina Arabeko kruzean putzu handia zegoen eta buelta hartu genuen.
 
Ondoren, elizara joan ginen eta han gauza asko erakutsi zikiguten  Maiterek, Maria Luisak eta beste amonek: bekatuak esateko lekua, koroa, pulpitoa eta apaiza aldatzeko lekua.
 
Eta bukatzeko ederrena! Borondegira joan eta hamaiketako ederra egin genuen!






2021-11-25

CAT ON THE MAT

Joan den asteartean, azaroak 23, HH2-3koen gelara joan ginen CAT ON THE MAT ipuina antzeztera.


The cat, the dog, the goat, the cow and the elephant sat on the mat and....... the cat got really angry!!!!!!!


Gustura egin genuen antzezpena!!!!


HH4-5eko ikasleak






2021-11-19

Deportes rurales vascos




 Trabajando la expresión oral, los alumnos y alumnas de 5º y 6º han realizado unas exposiciones sobre varios deportes rurales vascos.


A continuación os presentamos los videos de sus exposiciones.




                                              






























2021-11-17

HERRI KIROLAK LH 3-4

 Atzo, azaroak 16, Herri Kirolak izan genituen. Herriko frontoian ibili ginen eta ederki pasa genuen. Lokotxak, txingak, sokatira eta giza proba landu genituen.







HERRI KIROLAK LH 5-6

 Gaur goizean zehar hainbat Herri Kirol egin ditugu. Primeran pasa dugu!

Txingak, lokotxak, giza proba eta sokatira egin ditugu.






2021-11-16

JOANES MAGIA EGITEN

 Joanes etorri zaigu magia egitera eta gustura-gustura egon gara begira.











2021-11-15

ARTELANAK

Plastikako saioetan elkarlanean aritu gara, objetuekin mandalak osatzen, kideen aurpegiak marrazten edota puzzle erraldoiak margotzen. Horretaz gain, Gau beltza ere ospatu dugu merienda txiki bat eginez.

2021-11-12

TXONTXONGILO ERAKUSKETA AZPEITIAN

 


AZAROAREN 10EAN AEIA JOANGINE. AURAAEA IBIL GINE AMAIEAOA EGIGEUE

EOOOILA IUEA OAIE. OSO PLITAZIN.EOPEAJAAEAOEAAEUEN.

Azaroaren 10ean Azpeitira joan ginen. Aurrena parkean ibili ginen eta hamaiketakoa egin genuen. 
Gero txontxongiloak ikustera joan ginen. Oso politak ziren.
Gero parkera joan ginen eta kroketak jan genituen.