2022-04-18

MANUEL ERLEZAINAREKIN

 Apirilaren 8an Manuel Agirretxek erleen inguruko azalpen ugari eman zizkigun eta adi egon ginen berari entzuten. Erlezaintzarako ibiltzen dituen tresnak erakutsi zizkigun eta, gainera, abaraska bete erle bizi-bizirik ikusteko aukera izan genuen. 

Beste behin, Errezilen bertan ikasteko aukera paregabea izan dugu.

Eskerrik asko, Manuel!



Erleen bizitza antzezten

 HH 4-5 urtekoek eta LHko 1. eta 2. mailakoek erleen bizitza antzeztu dute ikasle zaharragoen aurrean.




2022-04-07

WHO IS THAT?

Gaur "Knock, knock. Who is that?" izeneko ipuina antzeztu diegu HH2-3koei.


Neskatxo bat ezin loak  hartuta dabil, hainbat munstrok nahi dute haren logelara sartu baina..... azkenean aitatxo etorriko zaio txokolate bero-beroa eskaintzera....


Hemen dituzue LITTLE GIRL, GORILLA, WITCH, GHOST, GIANT, DRAGON eta DADDY.


Ezagutzen al gaituzue?


HH4-5eko ikasleak












TIPI-TAPA martxoko saioa

 Martxoaren 31n Tipi-tapara joan ginen Uraitz, Araia, Haizea eta Mikel.


Udaletxe azpian elkartu eta Paulino Uzkudunen jaiotetxera joan ginen; han dagoen plaka irakurri genuen. Badakizue boxeolaria izan zela, ezta?


Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta Zuazketa aurretik bueltatzea pentatu bagenuen ere, azkenean buelta eman eta San Antoniorantz joan ginen. Han harriari buelta eman genion gutako bik, ze bertako plakan jartzen du: "Harri honi buelta emanez gero, senargaia edo andregaia bilatuko duzu".


Handik Illuaiko errekara jaitsi eta amuarrainak ikustera joan ginen; baina, amuarrainik ez zegonez, han zeuden bi txakur txikirekin jolastu ginen.


Holaxe ibili ginen Elena, Maitere, Gloria, Sandra, amama Pili, BegoƱa, izeba Ines eta Carlarekin, gustu-gustura!!!!


Uraitz, Araia, Haizea eta Mikel

 



 

2022-04-06

LH1-2koak antzezle lanetan ingelesez!!!

Gaur LH1-2ko ikasleok "Aziza´s hat" istorioa antzeztu diegu LH3-4koei. Ondoren, "Do you  like fruits?" abestia kantatu diegu.


 Gustura aritu gara eta prest gara hurrengorako ere!


LH1-2ko ikasleak














DONOSTIAN, BAI EDERKI!