2025-12-17

ONGIZATE EMOZIONALA

Azaroaren 17an  Ongizate  Emozionaleko saioa izan genuen 
LH5-6koak, Ane izeneko neska batekin.


Lehenengo guri buruz hitz egin genuen, eta ondoren Anek berari buruz hitz egin zigun, elkarren aurkezpenak eginez.


Gero, jolas bat egin genuen eta bideo bat erakutsi zigun Anek, zein motatako emozioak zeuden azaltzeko: tristura, poza, haserrea, amorrua...


Bukatzeko, hiru itsaso marraztu genituen: barea edo lasaia, olatu txikiekin eta zakarra. Guk geure emozioak nola sentitzen genituen  jarri behar genituen, itsaso horiekin lotura eginez.

 
Oso interesgarria izan zen.
Julen eta Xuhar.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina