2007-06-12

OSASUNKUMEKO SARIA




Ekainak 12an Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolara joan gara Osasunkumeko lanagatik lehen saria jasotzera.

8:30tan autobusa herrira etorri da Billabonako ikasleekin. Errezildik Elagoibarrera joan gara hango ikastolako ikasleen bila eta azkenean Zumarragara joan gara.

10rrak aldera iritsi gara eta segituan sari banaketa hasi da.

3 eta 4. mailako ikasleen 1. saria guretzat izan da, eta bigarren saria Billabonako Fleming ikastetxeko ikasleentzat. Oholtzara igo gara eta han diploma eta Osasunkumeko katuaren irudi bat oparitu dizkigute.

5 eta 6. mailako ikasleen 1. saria Zumarragako Lasalle ikastetxeko ikasleak irabazi dute eta 2. saria, Elgoibarko ikastolakoak.

Jarraian Antton eta Zumarragako irakasleak igo dira beraien sariak jasotzera.

Gure saria 3.000 euro balio duen ireera bat egitea da. Oraindik ez dakigu nora egingo dugun baina itxuraz abenturazko egonaldi bat egingo dugu: raftina, tirolina,...

Sari banaketa ondoren pailazoen emanaldi bat izan da. Polita...

IZOTZ JAUREGIA ETA HONDARTZA



Maiatzaren 31an Donostiara joan ginen eskurtsiora. 10:330tan Izozt-Jauregian ginen. Botak eta kaskoa jantzi ondoren izotzetara atera ginen eta jolasean jardun ginen denbora puska batean.
Monitoreak etorri zirenean ikastaroa hasi zen. Aurrera, atzera, binaka,... era ezberdinetan patinatzen aritu ginen.

Azkenean, ordu erdi bat inguru gure kontura ibiltzeko utzi ziguten. Bai ederki pasa genuela!


Hamaiketakoa egitera Anoetako estadio ondoan dagoen patinatzeko pistara joan ginen. Mutil bat patinetearekin aritu zen gu han egon ginen bitartean.

Ordubata aldera autobusean Ondarreta hondartzara joan ginen. Han, hondarretan eta ur-ertzean jolasean aritu ginen. Azkenean, bazkaltzen ari ginela, zerua ilundu eta euria hasi zuen.
Korrika Antiguo auzoko frontoira joan ginen eta han egon ginen jolasean autobusa gure bila etorri zen arte.

2007-05-26

AHOZKOTASUNAREN JAIALDIA ESKOLAN




Maiatzak 25ean, arratsaldeko 6etan, eskolako gimnasioan jaialdia egin genuen.
Bertara guraso, aiton-amon eta ikasle izandako asko etorri ziren emanaldia ikustera.

Ikasle guztiok "Indioaren" dantza egin genuen. Oso-oso polita.
Txikieneak "XALALA" dantzatu zuten. Gogo haundiarekin jardun ziren.
Mertxeren gelakoak oso olerki polit eta alaiak eskaini zizkiguten.

Ainhoaren gelako ikasleak "Patxi errementaria" antzerkia egin ziguten. Bai ondo pasa genuela!

Jarraian, gure gelakook olerki sorta zabala eskaini genuen. Gustokoak izan zirela iruditu zitzaigun.

Honen ondoren, Juanjon gelakoekin batera, "Sagardotegira egindako eskurtsioa" antzerkia egin genuen. Urduri hasi ginen, baina jendea parrezka hasi zenean eta tortilla eta txuletak jandakoan lasaitu egin ginen eta hortik bukatu arte asko gozatu genuen.

Traste guztiak kendutakoan, "Lazkao Txikiri" buruz prestatutako lana eskeini genuen. Gurasoak eta gainantzeko ikusleak oso gustora sumatu genituen.

Bertsoekin bukatutakoan, abestien saioa egin genuen Lehen Hezkuntzakoak.
Eta bukatzeko, Koko eta Moko pailazoen abesti bat dantzatu genuen.

Gero, kalejira bat korroan dantzatuta, jaialdiari bukaera eman genion.
Ederki pasa genuen, ba!

AHOZKOTASUNAREN JAIALDIA ALBIZTURREN






Maiatzak 22an Albizturrera joan ginen egunpasa. Han Albiztur, Bidegoian, Aizarna eta Errezilgo ikasleok elkartu ginen.



Eskola bakoitzak prestatuta ematen ditugun antzerki, bertso, kantu eta dantzak eskaintzen dizkiegu beste eskolakoei.



Goizean eskaini genituen prestatuta genituen ekintza guzxtiak. Denak oso politak izan ziren.



Gure eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak "XALALA" dantzatu zutren lehenik. Ondoren, 1 eta 2. mailako ikasleak "Patxi errementaria" antzerkia eskaini ziguten eta bukatzeko Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok abesti pare bat abestu genituen.



Egoardian, herriko plazan bazkaldu genuen eta frontoian eta parkean jolasean ibili ginen.



Arratsaldeak, dantza eta jolas saioak egin genituen. Ondo pasa genuen.



Datorren ikasturtean Aizarnara joango omen gara.

2007-05-17

MARRAZKILARIAREN BISITA




Maiatzak 16an Ibaizabal argitaletxearen eskutik ipuinetako marrazkigile baten bisita jaso dugu. Bere izena Alai Zubimendi da eta Hernaniarra izatez.
Lehenik eta behin, bere marrazki ezberdinen bilduma bat erakutsi zigun. Marrazki bakoitza ze margo motarekin etra nola egina zeukan azaldu zigun. "Tximu bat klinikan" ipuineko marrazkiak egin ditu.
Ondoren, harbelean jarrita genuen horma-irudi batean, "Oier eta zenbakiak" ipuina kontatu ahala mararzkiak egin zituen. Zenbaki bat ipini orduko guk zein animali marraztu leiken zenbaki horretan asmatu behar genuen. Azkenean, zoologikoko 10 animalien marrazkiak egin zizkigun lehenengo 10 zifrekin. Saioarekin bukatzeko, galdera sorta bati erantzunak eman zizkigun.
Joan aurretik, Mikelek bere kotxeen marrazki bilduma erakutsi zion eta besteok 3,4,5 eta 6 mailakoek egin behar dugun antzerkiko horma-irudiak. Asko gustatu zitzaizkion.

2007-05-15

OSASUNKUMEKO PROIEKTUA




Martxo ezkeroztik Osasunkumeko proiektu bat egiten jardun gara. Bere izena "Herria garbi eduki nahi dugu" da. Bi hilabete egon gara lana egiten. Maiatzaren 7an lana eskolako beste gelakoei erakutsi genien eta hurrengo egunean, gurasoei.


Lan honetan ordenagailuan idatzi bat prestatu dugu gero pantailan ikusteko, gutun bat herritarrei etxeetara bidaltzeko, beste bat udalera bidaltzeko eta kartel batzuk herrian ipintzeko.




Hemen etxetara bidali genuen gutuna:




HERRIA GARBI EDUKI NAHI DUGU


2007-05-04

Kaixo:


Gu Errezilgo San Martin Herri eskolako 3 eta 4. mailako ikasleak gara.
Osasunkume izeneko gai bat lantzen ari gara eta gai horren barruan Herria txukun mantentzeko proiektu bat egiten ari gara.
Azalpen batzuk bidali nahi dizkizuegu:

· Proiektu aukeratzerakoan konturatu ginen herria zikin samarra dagoela goxoki paper eta txikleak lurrean botata egoten direlako.
· Lehenik eta behin, arazoen zerrenda egin genuen.
· Ondoren, arazoen zerrendatik batzuk aukeratu genituen.
· Jarraian, aukeratutako arazoei irtenbidea aurkitzen saiatu ginen gurasoe-kin batera.
· Gero, gelan irtenbide guzti hauek aukeratu eta zuei proposatzea erabaki genuen:

· Zuen laguntza behar dugu arazo batzuk konpontzeko.

· Zuei gauza batzuk eskatzea pentsatu genuen.

ARAZOAK

1. Astebukaera eta jai egunetan txikle, goxoki zorro eta paperak lurrera botatzen ditugu, zakarrontzira bota beharrean.
2. Telebista eta traste haundiak behar baino lehenago ateratzen dira zakarrontzira.
3. Jendeak kartoiak kontenedoretik kanpo uzten du, barruan tokia badago ere.
4. Kotxe, moto eta bizikletak derrapeak egin eta lurra markatzen dute.
5. Kontenedoreak betetzen direnean, zabor zorroak lurrean uzten dituzte eta katu eta txakurrek txikitu egiten dituzte.
6. Jolastokia zigarro eta pipa azalez beteta azaltzen da astelehenetan.




IRTENBIDEAK

1. Goxoki paperak eta txikleak zakarrontzira bota eta ez lurrera.
Lurrean dauden paperak, zakarrontzira bota.
Lurrera botatzen dituzten zaborrak jasotzeko esan, botatzen dituenari.
Ume txikiei, zaborra ontzira botatzen erakutsi.
2. Bilketa egunean bertan bakarrik atera traste handiak.
Udaletxeari bilketaren egutegia eskatu.
3. Kartoiak kontenedore barrura sartu beti.
Begiratu kontenedore atzean lekurik ba al dagoen.
Kontenedorean tokia ez badago etxera eraman kartoiak.
4. Ibilgailu guztiak errespetatu behar dituzte arauak.
5. Ahal balin bada, ez utzi lurrean kontenedoreak beteta daudenean.
Begiratu beste batean tokia ba al dagoen.
6. Umeen jolastokia errespetatu.
Zigarro eta pipa azalak zakarrontzira bota.



Eskerrik asko karta hau irakurtzeagatik.
Eskerrik asko herria txukun mantentzen lagunduko diguzuelako.

AGUR BENUR ETA JAN YOGUR




ANIMA ZAITEZTE ETA LAGUNDU HERRIA GARBIAGO EDUKITZEN

2007-05-05

TXIKI - PARK



Zubietan Errealaren zelaiaren aparkalekuan bazkalduta autobusean Txiki – Parkera joan ginen.
Txirrista handian pertsona asko ibili ziren, bi andereƱo ere jaitsi ziren .
Txikienak txirrista txiki eta bolekin ibili ziren baita ere toboganetan.
Hiru piramide itxurako arranpetan ibili ginen.
Sokarekin igotzeko aldapa bat ere bazegoen eta nahiko zaila zen igotzea andereƱoek betik lagunduta eta beste ikasle batek goitik lagunduta igotzen ziren.
Bi komun ere bazeuden bat neskena eta bestea mutilena.
Goian taberna bat ere bazegoen eta tobogan batetik joaten zen.
Oso ondo pasatu genuen guztiok.

ERREALAREN ENTRENAMENDUA






Martxoak 28an Zubietara joan ginen Errealaren entrenamendua ikustera.
Iritsi ginenean instalakuntza guztiak erakutsi zizkiguten.
Jarraian, goikoz elaira joan ginen Errealeko jokalarien entrenamendua ikustera.
Entrenamentua ia bukatu zutenean barruko gimnasiora joan ginen eta han jolas polit batzuk egin genituen.







Ondoren Realeko bi jokalari etorri ziren: Labaka eta Herrera, eta galderak egin genituen. Gero bi ilaratan jarrita firmak egin zituzten. Azkenik Herrera eta Labakarekin argazkiak atera genituen.
Zubietatik atera eta bazkaldu egin genuen Txiki Parkera joateko.
Joan aurretik, igandeko partidua ikusteko sarrera batzuk eman zizkiguten.


AZPEITI ETA AZKOITIKO IKASLEEN EMANALDIA





Martxoak 27an, arratsaldeko 3etan, Azpeitia eta Azkoitiko Urola eta Xabier Munibeko ikasleak etorri dira eskolara.
Sarrerako agur batzuk eskaini zizkiguten lehendabizi.
Geroxeago, DBHko kantagintza taldeak abestiak eta kalejira eskaini ziguten.







Horren ostean, guk ere parte hartu genuen,bertsoak eta lau asmakizun kantatu genituen.
Apur bat geroago, Urola ikastolakoak abesbatza kantatu zuten: Pianoa, tronpeta eta tuba eta guzti ,tronpeta jo zuena gorri-gorri jarri zen.
Azkenik, agur-bertso sorta batekin amaitu genuen festa.






KORRIKA



Korrika egin aurretik Korrikari buruz gauza batzuk egin genituen.

Lehendabizi bideoklipa ikusi eta Korrika eta AEK zer ziren esplikatu zigun maisuak. Ondoren kantu bat ikasi genuen. Gero Korrikari buruzko ipuin bat irakurri zigun maisuak, eta gero ipuina laburbildu, eta geletan irakurri genituen taldeak eginda. Bi eta hiru urtekoei lau eta bost urtekoei eta sei eta zazpi urtekoei kontatu genien ipuina, zortzi eta bederatzi urtekoek eta hamar eta hamaika urtekoek. Plastikan petoak margotu genituen.

Gaur, martxoak 23, korrikan aritu gara frontoian. Irakasleak ez zuten korrika egin nahi, batik bat Anttonek.
Hiru aldiz jarri dute kantu berbera. Hasieran ez zuen korrika ematen, denak oinez ihardun gara. Gero ordea, ume gehienak aulkian eseri dira. Eiderrek ikurrina ekarri du, batzuk ibili dute. Gutako batzuk ume txikiekin ibili gara eta oinez ibili behar izan gara, txikiak direlako. Berez kalean egin behar genuen korrika baina euria ari zuelako, frontoian egin dugu.

Larramendiko ikasleen abesbatza gure eskolan


Martxoak 29an Larramendi ikastetxeko haurrak etorri ziren Errezilera kantu batzuk abestera txirulaz eta ahoz.
Hogei minutu egon ziren kantatzen.
Oso ondo kantatzen zuten eta asko gustatu zitzaigun.
Gimnasioan kantu hauek kantatu zituzten: Betoben, Furra-furra, Din-Don, Agur Zuberoa,... Eta gainera azkeneko kantua bi aldiz kantatu zuten.
Emanaldia eta gero Coca-Cola, Kas naranja eta txorizo bokadiloak jan zituzten.

2007-03-27

Joan Zakuri gutuna





Kaixo, Joan Zaku:
Zer moduz zaude? Gu oso ondo gaude.
Zure liburuxkan, oso ariketa politak egin ditugu eta gehien gustatu zaiguna, ipuina izan da. Liburuxkako ariketa bakoitzean, irakasleak puntu batzuk eman dizkigu. Puntu horiekin animalia batzuk margotzen genituen. Joan Zaku batera iritsitakoan, posterrak edo liburuxkako pertsonai edo animalien pegatinak ematen, zizkigun irakasleak posterrean eransteko.

Eskolatik Arotz-Eneara joan ginenean, zure jolas batzuk egin genituen eta asko gustatu zitzaizkigun. Lehenengo egin genuen jolasa “Animalien dantza” izan zen,eta bestea “Buztan jolasa” izan zen eta azkenengoa “Esaera zaharren jokoa”egin genuen.
Eskolara etorri ginenean, Astelehenean “Gaztain jolasean” ibili ginen. Asteazkenean “Txantxiztegi jolasean” ibili ginen.

Zure jokoak asko gustatu zaizkigu.
Agur Joan Zaku eta musu asko.

Errezilgo 2. ZIKLOKO ikasleak.

2007-03-20

Kutxa Espaziora bisita


2007ko Martxoak 16 ostiralean Kutxa espaziora joan ginen egoardian. 1,2,3,4,5 eta 6.mailakoak joan ginen.

Txikiklik, argindar gela, ikusmen gela, ordenadore gela, zine gela,... gelak daude, oso politak.
Jolas politak daude. Adibidez: mezuak ontzi barruan bidaltzeko hodi luzeak, Txikiklikeko tunel iluna, begi ninia ikusten zen telebista,...

Iritsi ginenean Arotz-Eneako bi monitore ikusi genituen: Virjinia ( Virma) eta Ana.

Irakasleei txartelak ez zioten funtzionatzen eta gure gelakide Loreari txartela galdu zitzaion.

Kutxa espaziotik atera ginenean. Lur Kutxa espazioan gelditu zen. Lur kanpora ateratakoan txalekoa Kutxa espazioan ahaztu zitzaion eta barrura joan behar izan zuen.

Kutxa espazioaren kanpoan Gipuzkoako baserri eta Jauregiak zeuden eta guk Errezilgo Iraola Zaharraren ondoan argazki bat atera genuen.
Ondoren etxera itzuli ginen. Ederki pasa genuen.

Antzinako gizakien erakusketa



Martxoak 16an, goizean, Errezildik Donostiara abiatu ginen Aldalurreko autobusean.




Iritsi ginenean katuak ikusi genituen arroketan.Ondoren jolasean ibili ginen.Pixka bat geroago hamaiketakoa egin genuen.


Apur bat geroxeago aintzinako gizakiak nola bizi ziren ikustera joan ginen Donostiako Kursaal inguruan zegoen karpa batera. Lehenengo mailatik seigarren maila bitartekoak joan ginen.


Aintzinako gizakien gauza asko ikusi genituen:

· Paleolitoa garaiko kobazuloa, eta han, janaria prestatzen ari zen neska eta mutil ehiztaria.
· Neolitoa garaiko etxe bat. Etxe barruan neska bat zegoen irina egiten. Etxetik kanpo gizon bat garia mozten ari zen.
· Lehen baserritarren bizimodua.Bi baserri mota zeuden.Batean hesia egiten ari ziren.
· Gizakiek idatzita lehen esaldiak egiten ikasi zuten.


Erakusketa asko atsegin zitzaigun.
Gidari mutila zintzoa zen. Asko hitz egiten zuen baina guri nahiko motxa iruditu zitzaigun.

2007-03-19

AROTZ-ENEA







Arotz-Enea Nafarroako Etxarri-Larraunen dago. Martxoko 5, 6 eta 7an egon ginen han.

Lehenengo mailatik seigarren mailararteko ikasleak
joan ginen.



Lehenengo egunean ekintza hauek egin genituen:


· Logelak, komunaketa abar ezagutu genituen.


· Arratsaldean Tomas-zulo ikusi genuen.
· Afalondoren suaren tailerra egin genuen.

Bigarren egunean:


· Goizean basora eta marmol arrosaren arrobira joan ginen.

· Arratsaldean bi tailer egin genituen eta hauek dira:

· Animaliak eta buztina.
· Afalondoren diskofesta izan zen.

Hirugarren egunean:

· Goizean maletak prestatu genituen.
· Mendira joateko kapa batzuk jantzi genituen.
· Arratsaldean diskofesta egin genuen.
· Ondoren Alegitar batzuk etorri ziren.
· Azkenik etxera etorri ginen.


Azkeneko irtera ez zitzaigun asko gustatu, euria ari zuen eta.
Oso onak izan ziren hango monitoreak. Beste bi irteeretan oso ondo pasatu genuen. Gosari, bazkari eta afariak ere onak izan ziren. Oso ondo pasa genuen.




Lehen Hezkuntzako ikasleak















Lehen zikloko ikasleak


















Bigarren zikloko ikasleak



















Hirugarren zikloko ikasleak