2021-03-25

GURE KOMIKIAK

 KAIXO  GUZTIOI:

    ASTE SANTUKO OPORRAK IRITSI ZAIZKIGU  ETA  HAUEKIN  BATERA  HAINBAT  LAN  ERAKUSGAI  JARTZEKO  GARAIA. 

HONA  HEMEN  LH1-2 GELAKO IKASLEEK ASMATUTAKO  KOMIKIAK. 

EA  ZER  IRUDITZEN  ZAZIKIZUEN!!!




Orkestra Sinfonikoa

 Hiruhilabete honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskaintzen duen kontzertura joan behar genuen, baina bertan behera geratu zen azkenean. 

Hala ere, guk gaia lantzen jarraitu dugu eta orkestra sinfonikoan agertzen diren instrumentu ezberdinak ezagutu eta maketa modukoa egin dugu bakoitza dagokion lekuan kokatuz. 





Esku Jolasa

 Kaixo!

Musikan hiruhilabete honetan KOKOLEOKO izeneko kantu afrikarra landu dugu eta horretarako esku-jolasa ikasi dugu. 

Begira zeinen ondo atera zitzaigun!



2021-03-23

AUPA ERREALA!

         Gaur Realeko eta Errezilgo udaleko ordezkariek banderak trukatu dituzte Goiko Plazan.


            Realekoek bandera txuri-urdina utzi dute herrian eta udaleko ordezkariek Errezilgo bandera eman diete; gure bandera Sevillara eramango dute jokalariek Gipuzkoako beste herri guztietako banderekin batera. Realeko bandera, berriz, udaletxeko balkoian eskegiko dute taldeari babesa eta berotasuna emateko.
    
    Geu ere bertan izan gara eta argazki batzuk atera ditugu Realeko autobus parean, bandera biak eskuan.


Aupa Erreala! 
Eta irabaz dezala onenakšŸ˜‰!!!!





2021-03-22

LEGOrekin eraikitako tramankuluak

     Artikulu honetan LH 5 eta 6. mailako ikasleek LEGO  piezekin osatu dituzten modeloak  nola funtzionatzen duten erakutsi nahi dizuegu.     

 

      Ikasturte hasieran  ikasleekin "ROBOTIKA" programazioa lantzeko erabakia hartu genuen.  Programazioa lantzeko,  iazko ikasturtetik  STUDIO:CODE  erabiltzen ari ginen, ikasleek irudi batek guk egin nahi genuena burutzeko jarraitu beharreko agindu-sekuentzia asmatzen ikasteko.

 

      Azken hiruhileko honetan, ROBOTIKA lantzeko,  ikasleak taldetan banatu ditugu eta taldetxo bakoitzak LEGO piezekin eredu bat osatu eta programazio berezi bat asmatuta, eredu horiek mugitu araztea lortu dugu. 

 

      Hemen dituzue osatu dituzten ereduekin egindako mugimenduen grabazioak:



 

 1-  Mikel, EƱaut eta Markel -  Automobila



 2-  Aiara eta Amane -  REX  dinosauroa


 3-  Ander eta Aitor - Marrazoa


 4-  Alaitz  eta June  - Femix  karretilla


 5-  Enaitz eta Iker  -  Santa Klaus





2021-03-19

Emakume bertsolariak

      

 


 

  Martxoak 8 ko ekintzei luzapena eman nahian, LH 5 eta 6. mailako ikasleak, Irati Artetxek gidatzen duen  bertso saioan eta bere proposamenari jarraituz, Zarauzko Orokieta Ikastetxe Publikotik Emakume Bertsolarien inguruan jasotako lana aztertu genuen.

      21 emakume bertsolari aurkezten zaizkigu  lan horretan, adin ezberdinetakoak eta gaur egun bertsotan jarduten dutenak. 

     Ezer baino lehen 21 bertsolarien irudiak ikusten jardun ginen, zenbat ezagutzen ote genituen ikusteko. Egia esate aldera, dozena erdi batetik aurrera ez genituen askoz gehiago ezagutu.

    21 bertsolarien fitxak inprimatuta ikasleen artean banatu ondoren, egokitutako bertsolariaren argazkia eta jaiotze urtea inprimatu ondoren, norbere fitxetan itsatsi genituen.

     Fitxa guztiak prestatu genituenean, murala osatu eta sarrera ondoko paretean ipini genuen nahi duzuen guztiok ikusi ditzazuen. 

     21 fitxetako bakoitzak bertsolari horrek abestutako bertso bana bazekartenez, ikasle bakoitzak gehien gustatu zitzaiona aukeratu eta ondoren, gelan, bertso horiek entzun genituen.

       Norbaitek Zarauzko Orokieta Ikastetxe Publikoak osatutako lana ikusteko  gogoa izango bazenute, sakatu "Emakume bertsolariak"  izenburuaren gainean . Ea zuen gustokoa den.

 

Emakume bertsolariak 

 

      Bertsolarien fitxetara iritsitakoan, bertsoa entzun nahi baduzue, sakatu hemen azpian duzuen irudiak erakusten duen ikur gainean.




 

 

 

2021-03-17

ZYBERBULLYING SAIOA

     Joan den ostiralean, martxoak 12, BeƱat eta Gorka ertzainak etorri zitzaizkigun  zyberbullyingaren inguruko saioa eskaintzera.


Oso interesgarria izan zen saioa, eta aholku asko eman zizkiguten. Hona hemen horietako batzuk:


-Ordenagailu eramangarrietako kamera beti estalita eduki.


-Pasahitz seguruak erabili: hizki larri eta xehez, zenbakiz eta beste zenbait ikurrez osatua.


-Ordenagailuan bukatzen duzunean, beti itxi saioa. Bestela, etxeko atea irekita uztea bezala izango litzateke, eta edonor sartu ahal izango litzateke.


-Ez eman inori zure datu pertsonalik, eta gutxiago ezezagunei.


-Instagram, Tik tok, Snapchat eta horrelako plataformetan, pribatuan jardun, eta beti ere ezagunekin.


-Ez igo inoiz zure irudirik sarera, nahi duenak edozer egin baitezake irudi  horrekin: moldatu eta edonon jarri.


-Zerbaiten susmoa baduzu, norbait mehatxatzen ari bazaizu, zerbaiten kezka baduzu... hitz egin irakasle edota gurasoekin; beraiek jarriko dute salaketa gero ertzain-etxean.


Internetek abantaila ugari ekarri dizkigu, esaterako, informazioa azkar eta erraz bilatzea, urruti bizi diren gure lagun edota familiakoekin komunikatzea... baina beste ondorio txar asko ere bai!!!



Beraz, eta BeƱatek esaten zuen moduan, KLIK EGITEA OSO ERRAZA DA, BAINA GERO KLOK!!!!



ONDO-ONDO PENTSATU SARERA ZERBAIT IGO AURRETIK, ZE ONDORIOAK BELDURGARRIAK IZAN DAITEZKE!!!


LH5-6ko ikasleak



2021-03-08

EMAKUMEAREN EGUNA

Gaur, martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu osoan.

Geuk ere, joan den astean hasita, LANBIDE ESTEREOTIPOen inguruko lanketa egin dugu, eta aldarrikatu nahi izan dugu ez daudela gizonezkoentzako bakarrik edota emakumezkoentzako bakarrik diren lanbideak.

Bakoitzak nahi duen lanbidea, edozein, aukera dezake! Ados zaude, ezta?

Lehenengo, gaia gelan landu ondoren, bakoitzak bere gustuko lanbidea aukeratu eta itsatsi egin genuen mural handi batean.




Ondoren, eskola atarian ikasle eta irakasle guztiok argazkia atera genuen muralaren bueltan; mural  hori udaletxe aurrean kateatu genuen, asteburuan herritarrek euren lelo edota irudiekin osatzeko.



Gainera, gonbidatuak ere izan genituen eskolan.

Batetik, Idoia, udaletxeko "brigadako langilea", gonbidatu genuen LH5-6ko gelara Errezilen egiten duen lanaren berri emateko, eta baita bere arotz-lanak erakusteko ere. Zein lan ederrak egiten dituzten Idoiak eta bere lagunek! 




Bestetik, LH 3-4koek Gotzon Uriaren bisita izan zuten; Gotzonek erizain egin zuen lan Errezilen duela urte batzuk, eta bere esperientziaren berri eman zien ikasleei.


Gaur gure oihal moreaz apaindu dugu eskola ataria gure inguruko emakumeen omenez; izan ere, hainbat oztopo gainditu behar izaten dituzte euren lanetan.


Eta egunari era goxo batean agur esateko, ondorengo loretxoak prestatu ditugu gure inguruko neska eta andrazkoentzat.

Musu handi bana guztioi!!!