Etxean lanean LH3-4 eta LH5-6 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Etxean lanean LH3-4 eta LH5-6 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-05-18

Euskal Herriko lurraldeak: Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa

        Euskal  Herria gaiari amaiera emateko, 5 eta 6. mailako ikasleek taldetan banatu dira beraiek aukeratutako  lurralde baten inguruan aurkezpen lan bat egiteko.

        Lurralde horretara egindako ibilbide antolatu moduan osatu dute aurkezpen lan hori. 

        Diapositibak  osatutakoan, ikasle  bakoitzak bere zatia entsaiatu eta, diapositiba horiek ikusten ditugun bitartean,  ahozko azalpen bat egin du.

        Bakoitzak gure etxetik jardun behar izan dugunez, grabazioaren kalitatea ez zaigu guk nahi bezain txukuna irten, tarteka soinua akoplatu egiten baitzitzaigun.

        Laugarren talde baten azalpena falta zaigu: Bizkaia.   Talde honekin arazo dezente izan ditugu aurkezpena grabatzeko garaian. Kalitatzekoa lortu bezain laster, hemen zintzilikatuko dugu. 

        Lurralde bakoitzaren aurkezpena eta aurkezpen horren ahozko azalpena ikus eta entzuteko aukera duzue. 



GIPUZKOA



                 





LAPURDI








NAFARROA






2020-04-22

Gomendatutako liburuak

     Bihar "LIBURUAREN  EGUNA" ospatzen dugunez, 5 eta 6. mailako ikasleek irakurritako liburuen artean asko gustatu zaigun bat erakutsi nahi izan dizuegu.

     Animatu zaitezte irakurtzera. Guk behintzat primeran pasa dugu hauek irakurtzen!

     Publikazioa irekitzen duzuenean, azpiko barran, eskuinaldera, behera begira dagoen gezi bat ikusiko duzue. Gezi hori sakatuaz orrialde batetik hurrengora pasako zarete. Eta eskuin eskuinera dagoen gezi bikoitza sakatu ezkero, pantaila handian ikusiko duzue.



2020-03-27

JOLASAK EUSKARAZ

Hemen  euskaraz jolasteko hainbat jolas  dituzue.

Batzuk  ikasleentzako dira baina gazte zein gurasooi zuzendutako sorta bat ere badaude.










.

2020-03-26

Ordenagailuan jolastu nahi det!

Kaixo:
      Hemen daukazue jolasez betetako web orri bat. Den-denak ez daude martxan, baina bai horietako asko.
      Hainbat jolasek eskolako ariketekin eta gaiekin zerikusi zuzena dute.
      Beste batzuk, berriz, denborapasaz beterik daude, goiko "Vacaciones" multzokoak, adibidez.


Esteka (gainean jarri eta klik egin).
https://www.educanave.com/juegos/indexjuegos_archivos/pasatiempos.htm