Etxean lanean HH eta LH1-2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Etxean lanean HH eta LH1-2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-05-04

ETXETIK KILOMETRORA


ANIMO!

ETXE ATARIAN GUSTURA IBILI ZARETE BAINA ORAIN URRUTIXEAGO JOATEKO AUKERA DAUKAZUE: ETXETIK KILOMETRORA, HAIN ZUZEN ERE.

 ZENBAT DA KILOMETRO BAT? NORAINO JOAN ZAITEZKETE?


Heldu erronka honi: aukeratu ibilbide bat eta azaldu, ahoz edo idatziz.

Idatziz azaltzeko:

          *Bide hori egiteko argibideak eman (ahoz edo idatziz)

          *Mapa marraztu eta erantsi


  • Anima zaitezte zuen paseoak  taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez.
KILOMETRO BAT OINEZ 
IBILTZEN, IBILTZEN,
KILOMETRO BAT OINEZ,
ZAPATAK PUSKATZEN!



2020-04-20

SEGIDEKIN JOLASEAN 2

Gaurkoan, segidak sortzea proposatzen dizuegu. Segidak, errepikatzen diren kateak dira (1-2-1-2-1-2 edo A-A-B-A-A-B). 

Segidak, modu askotara sor daitezke. Guk, gaurkoan, gorputza eta mugimenduaren bidez sortuko ditugu.  

Adibide gisara...


 2 txalo-makurtu-2 txalo-makurtu-2txalo- ...







Dantzak ere asma daitezke errimo segidak erabiliz, hemen adibide bat:




Zer egingo dugu?

  • Gorputz eta mugimenduaren bidez segidak sortu eta marrazki edo bideo bidez jaso. Gogoa baduzu abesti bati koreografia bat asma diezaiokezu edota dantza bat asmatu!
Partekatzeko modua:

  • Nahi duzuenak animatu zaitezte sortu dituzuen segidak taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz. 


Dantza, dantza egizu...

2020-04-17

Asmatutako ipuinak - TXAKURRA ETA TXIMELETA

TXIKI TXAKURTXOA
                     ALEJANDRO  STANISLAVOV



         Bazen behin,Txiki izeneko txakur txiki bat. Jolastea asko gustatzen zitzaion eta bi lagun zeuzkan, Bixkor eta Mixi. Mixi katutxo txuri bat zen eta Bixkor txakur handi eta marroi bat zen.

Txiki, Bixkor eta Mixi Txikiren etxera joan ziren jolastera. Etxean zeudenean Txikik esan zien beste biei:

  • Zertan nahi duzute jolastu?

  • Ez dakit  - esan zuen Bixkorrek.

  • Nik,ere ez dakit  -  esan zuen Mixik.

  • Mmmm,badakit! Mozorrotzen ibiliko gara!

  • Baiiiiiiii!!!.

Txikik, musika jarri zuen eta hirurak mozorrotzen hasi ziren. Pirataz, dinosauriotaz, txerritaz eta beste gauz askotaz ere bai. Handikan pixkatera  Mixiren amak atea jo zuen eta esan zion:

  •  Mixi! etxera joan behar dugu.

  • Aioooo lagunak.

  • Aio ,Mixi.

Txiki eta Bixkor bakarrik gelditu ziren.Bixkorrek esan zuen:

  • Nik ere joan egin behar dut, barkatu.

  • Baleba, aio. Ez da ezer pasatzen.

Txiki bakarrik gelditu zen eta orduan ohera joateko gogoa zeukan. Hortzak garbituta eta pijama jantzita ohera joan zen. Oso denbora gutxira lo hartu zuen eta amets politt-polittak euki zituen Txikik: bere urtebetetzeak zirela eta bere lagun denak opari politak egin zizkiela.

Goizean amari galdetu zion:

  • Amatxo.

  • Zer,  maitia?

  • Gaur   zer egun da?

  • Apirilak 8, zure urtebetetzeak!

  • Nere lagunen bila aterako naiz, nere urtebetetzea ospatzeko!!!

Txiki, kalera atera zen eta bere lagunen etxeetara joan zen. Baina, denen amak berdina esan zuten``etxean ez dago, barkatu´´

         Txiki etxera joan zen triste-triste berriro eta atea iriki zuenean:

         -Zorionak!!!!!!! Txiki!!!!!!!!

          Txiki aho zabalik gelditu zen eta orduan esan zuen:

            -Eskerrikasko denoi!

         Txikiri opariak ematen hasi ziren eta gominola asko zeuden.  Egun oso polita izan zen berarentzako eta gauean Bixkorrek oparitutako argiarekin oso ondo egin zuen lo.


.


2020-04-10

Asmatutako ipuina - Maddiren erlojua

Maddiren erlojua
Ander Goenaga






                                                                    


Ipuin hau nik eredu bezala ipini nienaren jarraipena da. Hau da ipuin horren hasiera:

Londresen bizi den osabak erloju bat oparitu zion Maddiri bere urtebetetze egunean. Erlojua jantzi zuenetik, Maddi gero eta gazteago da, gero eta txikiagoa, eta bere etxean denak kezkatuta daude. Komeri askoren ondoren, erlojuaren orratzak atzeraka dabiltzala konturatu dira.


Maddi erlojua aztertzen hasi zen eta ikusi zuen sorgindua zegoela eta bere lagun bati esan zion:

- Utzi erloju hau kalean!

Utzi zuen Maddiren lagunak esanda bezala .

Eta gizon dirudun batek hartu zuen erlojua. Bainan ez zion ezer egin, erlojua pilarik gabe baitzegoen eta ohartu zenean pilak jarri eta diru gabedun bati eman zion.

Orduan diru gabeak lana bilatu zuen, bere gustoko lan bat eta diru asko irabazi zuen. Pentsatzen hasi zen nola bilatu zuen lana erloju hari esker. Orduan gizona erlojua aztertzen hasi zen eta erlojuaren azpian xiringa txiki bat ikusi zuen eta likido berde bat. Ikusi zuen erlojua alderantziz mugitzen zela eta orduan esan zuen:

- Erlojua sorgin batek egin du bainan berdin dio, neri lagundu dit! - gizonak ez zuen ikusi erlojuaren azpian Maddi jartzen zuela .

Hurrengo egunean lanera joan zenean beti bezala, erlojua galdu zuen eta bere lagun batek aurkitu zuen. Topatu zuen gizona Maddiren beste osaba bat zen eta jantzi egin zuen. Maddiren osaba hori ez zen hazten eta hurrengo egunean bi metro neurtzen zituen. Eskerrak osabak erlojua galdu zuela bestela zenbat metrokoa egingo ote zen!

Erlojua kale _ertz batean zegoen , topatzeko leku zail batean bainan gizon on batek topatu zuen. Segituan irakurri zuen Maddi jartzen zuela erlojuak eta kasualitatez gizon honen bizilaguna Maddi zen. 

-Tok, tok! Kaixo Maddi, etxean zaude? Zure izena daukan erloju bat topatu det.

-Kaixo. Etxean nago bai. Erlojua? Galduta daukat bai, ea nerea den.

Segituan konturatu zen Maddi bere erlojua zela.

-Ekarri azkar erlojua mesedez! Sorgindua dago eta puskatu egin behar da. Zoratu egin nau eta beste norbaitek jazten badu berdina gertatuko zaio.

Maddik ez zekien erlojua gauza onak egiteko ere gai zela. Horregatik pusaktu egin zuen eta horrela amaitu zuen erlojuaren istorioa.




.





2020-04-08

Ipuin asmatuak - PITXITXI GOSEAK DAGO

        5 eta 6. mailako ikasleak, Aste Santutako opor hauetan egiteko ditugun  hainbat erronken artean, eskolako ikasle gaztetxoentzako ipuin batzuk asmatzea pentsatu dugu.

       Egun batzuetan, asmatu ditugun ipuinak  zintzilikatuko ditugu blog honetan, txanda bakoitzean bat.  Badakigu baita ere txikienok oraindik irakurtzeko lan pixka bat duzuela eta horregatik, ipuin hori bera entzuteko moduan ipiniko dizuegu.

         Asko gustatuko litzaiguke ipuina entzun ondoren marrazki polit bat egingo bazenute. Zuen gurasoak marrazki hori bidali nahi badigute  ( antton@errezilgoeskola.eus ), saiatuko gara blog honetan ipuinaren jarraian ipintzen. 


      Hemen doakizue gure gaurko ipuina:

 
         
PITXITXI  GOSEAK  DAGO
Enaitz  Korta




    Bazen behin Pitxitxi izeneko katu bat gose handia zuela eta janari bila hasi zen .



Zelaian zioala  Miguel behia ikusi zuen.

     - MUUU!! zer gertatzen zaizu - esan zion Miguelek.

     - Gosea  daukat - esan zion katuak.

    - Nahi al duzu belar pixkat - erantzun zion Miguel behiak.

    - Ez nik esnea eta  ogia nahi dut- esan zuen Pitxitxik.



Zelaitik segitzen zuen eta Patricia txerria ikusi zuen.

    - KURRIN KURRIN!! zer gertatzen zaizu- esan zuen Patriziak.

    -Gosea daukat- erantzun zion  Pitxitxik

    -Tori patatak - esan zion  Patriziak.

    -Ez nik ogia eta esnea nahi dut- esan zion  Pitxitxik.



Zelaian zehar segitzen zuen Pitxitxik eta Joxepa oiloa ikusi zuen.
    
    - KO KO KO KO!!  zer gertatzen zaizu?- esan zion Joxepak.

    -Gosea daukat - esan zion Pitxitxik.

    -Nahi al duzu arto pixkat - esan zion Joxepak.

    -Ez nik ogia eta esnea nahi dut- erantzun zion Pitxitxik.


Zelaian zehar zioala Elena  untxia ikusi zuen.

    - Zer gertatzen zaizu? - esan  zion Elenak.

    -Gosea daukat- erantzun zion Pitxitxik.

    -  Azenarioa nahi? - esan zion Elenak.

    - Ez nik ogia esnearekin nahi dut-  erantzun zion Pitxitxik.


 Pitxitxik zelaian zehar segitzen zuen eta  Julen txakurrarekin topo egin zuen.

      -UAU UAU UAU!!  zer gertatzen zaizu? - esan zion Julenek.

     - Gosea daukat - esan zion  Pitxitxik. 

     - Tori,  hartu sobratzen zaidan haragia - esan zion Julenek.

     - Ez nik ogia eta esnea nahi dut-  erantzun zion Pitxitxi katuak.


Pitxitxik zelaitik segitzen zuen Asier topatu zuen harte.

     - PIO PIO PIO !!!  zer gertazen zaizu?-   esaten zuen Asier txoriak.

     - Gosea dut- esan zion Pitxitxik. 

     -Nahi al duzu txitxare bat?- esan zuen txoriak.

     -Ez nik ogia esnearekin nahi dut- erantzun zion Pitxitxik.



 Etxera zioala gosez eta neka-neka eginda, Mikel katua topatu zuen  eta honek horrela ikusirik esne pixkat ogiarekin eskeini zion. Baita Pitxitxi katuak gustora jan ere. Oso lagun handiak izan  ziren betirako.








.

2020-04-07

IPUIN ASMATUAK - Jaitam eta Zuzu

        5 eta 6. mailako ikasleak, Aste Santutako opor hauetan egiteko ditugun  hainbat erronken artean, eskolako ikasle gaztetxoentzako ipuin batzuk asmatzea pentsatu dugu.

       Egun batzuetan, asmatu ditugun ipuinak  zintzilikatuko ditugu blog honetan, txanda bakoitzean bat.  Badakigu baita ere txikienok oraindik irakurtzeko lan pixka bat duzuela eta horregatik, ipuin hori bera entzuteko moduan ipiniko dizuegu.

         Asko gustatuko litzaiguke ipuina entzun ondoren marrazki polit bat egingo bazenute. Zuen gurasoak marrazki hori bidali nahi badigute ( antton@errezilgoeskola.eus ), saiatuko gara blog honetan ipuinaren jarraian ipintzen. 


      Hemen doakizue gure lehenego ipuina:




JAITAM ETA ZUZU

Nahia Altuna  


Bazen behin, Jaitam izeneko mutiko bat Afrikan bizi zena. Oso goiz jeikitzen zen eskolara joateko. 
           

Bera bakarrik joaten zen eta eskola oso urrun zegoen. Egunero harrisku handietatik pasatzen zen baina Jaitam oso ausarta zen. Eskola ez zitzaion gustatzen batere. Eskolara iritsitakoan andereñoa esplikatzen hasten zen. Jaitamek ez zuen arretarik jartzen. 

Etxera iritsitakoan amak eta aitak uraren bila bidaltzen zuten. Jaitam uraren bila joaten zenean  oso bide  luzea egin behar izaten zuen oinez. Bidean mutiko bat topatu zuen eta biak batera kontu-kontari joan ziren eta horrela zioten:

     -  Kaixo, ni Jaitam naiz eta zu nor zara?

     -  Ni  Zuzu  naiz.  Zertara etorri zara?

     -  Ni ura hartzera etxera eramateko, eta zu?

    -  Ni ere bai. Nahi al duzu nire laguna izan? - galdetu zion  Zuzuk.
     -  Bai, nahi dut zure laguna izan.

     -  Biok batera joango gara uraren bila.

     -  Ados.


            Biak ura hartu eta etxera joan ziren. 

Etxera iritsitakoan Jaitamen ama zain zegoen eta Jaitamen amak ez zion utzi Zuzurekin jolasten. Jaitami lanak eginarazi zizkion amak. Etxera sartu ziren eta amak lanak egiteko esan zion. Jaitam mahaian eseri zen eta eskolako lanak egiten hasi zen. Zuzu etxera joan zen. 

Urrengo egunean Jaitam eskolara joan baino lehen Zuzuren etxera joan zen. Zuzu negarrez ari zen. Jaitamek galdetu zion ea zer gertatzen zitzaion eta Zuzuk esan zion bere aitak debekatu egin ziola lagunekin ibiltzea. Orduan Jaitamek esan zion biak batera alde egingo zutela eta beste norabait joango zirela. 

Geroxeago leku bat bilatu zuten lo egiteko. Han geratu ziren eta ez ziren eskolara joan. Urrengo egunean Jaitamen gurasoak eta Zuzuren gurasoak oso kezkatuta zeuden eta beraien semeen bila hasi ziren. Ordubete pasa eta gero  kezkatuegi zeuden. Bitartean Jaitam eta Zuzu arriskuan zeuden,  lehoi bat beraien atzetik zebilen.

Beraien gurasoak iritsi zirenean Zuzu erori egin zen eta lehoiak gainera saltatu zion. Orduan Jaitamek salbatu egin zuen eta gurasoak ikusi zuten oso adiskide onak zirela eta handik aurrera biak batera ibiltzen dira jolasean.

Orain Jaitam eta Zuzu lagunik onenak dira eta biak batera ibiltzen dira beti. Beraien gurasoak ere lagunak egin dira eta elkarri  laguntzen ibiltzen dira.

BENETAZKO LAGUNAK ELKARRI LAGUNTZEN DIOTE.



.

NIRE IZENAREN ESANAHIA

Ba al dakizue zuen izenak nondik datozen eta zein esanahi duten? Gaurkoan, gure izenen inguruan gehiago jakitea proposatzen dizuegu. 

Zer egingo dugu?

  • Bakoitzak bere izenaren esanahia eta jatorria bilatu
  • Idatziz jaso:
          *Nire izena
          *Zer esan nahi du? Nondik dator?
          *Nahi izanez gero...
                  -Argazki edo marrazkia jarri
                  -Nire izenaren inguruko bitxikeriaren bat (gurasoek zergatik aukeratu zuten, izenarekin gertatu zaizun pasadizoren bat, zure izenaren inguruko berezitasunen bat...)
         
Guztiekin gelakoen izenen liburuxka sortuko dugu.

Eta etxekoen izenen esanahiak zein diren ba al dakizue? Denon artean bila ditzakezue, ziur gauza bitxiak ezagutuko dituzuela!

Partekatzeko modua:
  • Izenaren esanahia eta jatorria idatziz jaso, gero guztiekin Gelakoen izenak liburuxka osatzeko (LH 1-2)
  • Nahi duzuen guztiak animatu zaitezte zuen izenen inguruko gauzak (esanahia, errimak...) taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz
Izena duenak, badu izana



2020-04-06

SEGIDEKIN JOLASEAN 1

Gaurkoan, segidak sortzea proposatzen dizuegu. Segidak, errepikatzen diren kateak dira (1-2-1-2-1-2 edo A-A-B-A-A-B). 

Segidak, modu askotara sor daitezke. Guk, gaurkoan, objektuekin sortuko ditugu.  

Adibide gisara...




Zer egingo dugu?

  • Etxean edo inguruan aurkitzen dituzuen gauzekin segidak sortu eta marrazki edo bideo bidez jaso.
Partekatzeko modua:

  • Nahi duzuenak animatu zaitezte sortu dituzuen segidak taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz. Ea lagunek jarraitzen dituzten zuek hasitako segidak!



Astindu garunak, lagunak!

2020-04-03

NIRE ETXEKO BERRIA

Etxean gaude, baina, ziur gauza asko gertatzen ari direla zuen etxeetan. 

Agian egun hauetan zuen etxean... animaliaren bat jaio da, etxeko norbaiten urtebetetzea izan da, norbaiti hortza erori zaio, kolpe bat hartu duzu, jolas edo dantza bat asmatu duzue.... ziur hauen antzeko gauzak gertatu direla zuen etxeetan.

Gaurko proposamena zuen etxeko berriak idaztea da.

Zer egin:

  • Kontatuko duzun berria aukeratu
  • Berria idatzi:

          *Izenburua
          *Zer, Non, Noiz, Nola gertatu den idatzi
          *Nahi izanez gero, berriaren argazki edo marrazki bat erantsi

Partekatzeko modua: 
  • Berria idatziz jaso, gero guztiekin Berrien egunkaria osatzeko.
  • Anima zaitezte zuen Berriak taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, idatzitako berrien argazki bidez edo zuen berriak bideoz ahoz kontatuz.
Aupa erreportariak, ekin lanari!



FORMAK SORTZEN

Ezagutzen dituzue Parisko Eiffel dorrea edo Egiptoko piramideak? Horrelako eraikuntza handiak egin aurretik eraikuntza txiki asko eta asko egingo zituzten horien egileek!

Gaurkoan, gu ere arkitekto izango gara eta formak sortuko ditugu.

Behar dituzu:

  • Txotxak
  • Plastilina, sagar zatitxoak edo etxean egindako plastilina*

*  Etxeko plastilina nola egin ikus dezakezu hemen: 


Zer egin: Txotxak plastilina edo sagar zatiez elkartuz joan eta formak sortu.

Honatx adibide batzuk:


Egindakoa partekatzeko modua:
  • LH 1 eta 2koek kuadernoan egin dituzuen forma edo eraikuntzen marrazkiak jaso ditzakezue. Forma horiek zerekin eraiki dituzuen ere jaso dezakezue idatziz.
  • Nahi duzuen guztiak animatu zaitezte zuek sortutako formak  taldekideekin partekatzera WhatsApp bidez, argazkiz, marrazkiz edo bideoz.



NI SUKALDARI

A ze usain goxoa datorren zuen etxeko sukaldeetatik!! 

Gaurko proposamena zuen etxeko errezeta bat prestatzea da.



Zer egingo dugu?

  • Zuen gustuko errezeta bat aukeratu
  • Errezeta prestatu
  • Errezeta idatzi (eta nahi baduzu marrazki edo argazkiz apaindu):
          *Errezetaren izenburua
          *Osagaiak
          *Nola egin

Partekatzeko moduak:
  • Errezeta idatziz jaso, gero guztiekin Errezeta liburuxka osatuko dugu.
  • Nahi duzuen guztiak animatu zaitezte zuen errezetak taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz.
Jantzi mantalak eta ekin sukaldariak!!


2020-04-01

NOR NAIZ? 1

Entzun asmakizuna:





 eta erantzunak bidali taldera:

- marrazkia egin eta argazkia aterata
- erantzuna idatzi eta argazkia aterata
- erantzuna ahoz esanez bideotxoa grabatuta

JOLASEAN ELKARREKIN:

          Marrazkian animalia gehiago azaltzen dira.

          Beste asmakizun bat asmatu hiru edo lau pista emanez eta taldean asmatuko dugu.



ERAGIN BURUARI!





ESPERIMENTUA

Nahasketak egitea gustuko duzu? Ziur baietz!!

Gaurkoan, disoluzioen inguruko esperimentua egitea proposatzen dizuegu.



Egin KLIK lotura honetan, bertan aurkituko duzue informazio guztia: 


https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/disoluzioak.pdf

Esperimentuan moldaketak egin eta zuen modura ere egin dezakezue, disoluzioekin esperimentatzen ibiliz. Etxean dituzuen gai batzuk aukeratu, uretan (hotz zein epelean) nahasi eta ea zein aurkikuntza egiten dituzuen!

Egindakoa jaso eta partekatzeko moduak:

  • LH 1 eta 2.mailakoen artean norbait animatzen bada, kuadernoan idatzi dezake:

            *Nahasi dituzun gaiak

            *Zer eta nola egin duzun

            *Zer uste duzun gertatu dela, zertaz ohartu zaren
  • Nahi duzuen guztiak animatu zaitezte egindakoa eta aurkitu duzuena taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz zein bideoz. 

                 






2020-03-31

MUSIKA


Kaixo!!!

Etxeko txikienekin familian abesteko eta dantzatzeko aukera paregabeak dituzue ondorengo esteka hauetan:

https://egape4maila.wixsite.com/hhkantak/egape-kantuan-hh

https://iratxeallend1.wixsite.com/musikahh?lightbox=dataItem-issvxaxa

Aupa zuek, zaindu!!

ETXEKO GAUZAK ZENBATZEN

Bakoitza gure etxean gauden garai hau, gure etxeetan dauden gauzez ohartzeko balia dezakegula pentsatu dugu. Etxe guztietan dauden gauza batzuk zenbatzea da proposamena (familia bakoitzak ikus dezala ume bakoitza zein zenbaki eta kopururekin moldatzen den).

Eskuko hatzei eragiteari ekin! 

Ea ba, gure etxean honelako zenbat gauza daude?
  • OHEAK
  • ATEAK
  • AULKIAK
  • MAHAIAK
  • PINTZAK
  • GOILARAK
  • SARDESKAK
Egindakoa jaso eta partekatzeko moduak:
  • LH 1 eta 2koek egunerokoan jaso zenbatu dituzuen gauzen izenak eta kopuruak. Kopuruaren ondoan jarri:
           *Zenbat hamarreko?
           *Zenbat bateko?
  • Problema bat asmatu zenbatutako gauzekin:
           *Problemaren erantzuna bilatu
           *Ikaskideen eskura jarri asmatutako problemak haiek ere soluzioa bilatzeko
  • Nahi duen guztia anima dadila egindakoa taldekideekin  partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz.