2012-03-19

Errezilgo ikasleak Zubietan

Ostegunean,martxoak 15en goizeko bederatzietan geratu ginen goiko plazan Zubietara joateko.


Zubietan bertan hiru ikastola elkartu ginen. Errezilgoak,Gabiriakoak eta Donostiakoak. Errezilgoak lehendabizi futbolean jolastu ginen lau taldetan banatuta. Gabiriakoak eta Donostiakoak aldiz Zubietako instalazioak ikustera joan ziren.

Futbolean ibili ondoren Zubietako instalazioak ikustera joan ginen. Beste eskolatakoak futbolean ibili ziren. Ondoren Realeko entrenamendua ikusiz hamaiketakoa jan genuen. Jan ondoren Realeko jokalari bat eta porteroa atera ziren. Bravo eta Iñigo Martinez. Beraiek nahi zutenei sinadurak egin zizkieten.

Errezilgo 9 ikasleek bizkotxoak eman zizkieten: bi jokalarientzat beste bat Griezmanentzan eta bestea Elustondorentzako.

Hori bukatutakoan Bravo eta Iñigorekin argazkiak atera genituen.Ondoren Zubieta herrira joan ginen bazkaltzera.Bazkaldu genuenean,Zubietako frontoi eta parkean jolasten ibili ginen.Azkenik autobusa hartu eta Errezilera etorri ginen.





.

Eskola Txikietako olinpiadak

Ostiralean, Eskola Txikietako olinpiadetara joan ginen.

Goizeko bederatzietan goiko plazan elkartu ginen. Autobus txikian joan ginen hemendik Tolosara. Taldetan elkartu ginen eta bakoitza beste bi herrietakoekin jolastu genuen. Lehenik hiru eta laugarren mailakoak zirkuitua egin zuten. Bitartean, gu frontoira joan ginen hango jolasak egitera.

Hamaiketakoa jan genuenean guk zirkuitua egin genuen eta besteak berriz frontoiko jolasak egin zituzten.

Frontoian joku hauek egin genituen: Pisu-jaurtiketa, saltoa, sokatira, brileta, soka saltoa, ...

Zirkuituan berriz, proba hauek zeuden: Hesiak, esprinta, zaku-lasterketa, lokotxak, txingak eta 400 metro korrika.


Gutxienez 15 ikastetxe elkartu ginen.

Oso ondo pasatu genuen!




.

2012-03-16

Amets Bateko umeek harritu egiten gaituzte beti

Gaur goizean ehun bat umek egun ahaztezin bat bizi dute Amets Bateko ekimenari esker. Errezilgo San Martin, Gabiriako Balentziategi, eta Donostiako Salesiarrak Ikastoletako ikasleek Zubietako instalakuntzak ezagutu, lehen taldearen entrenamendua ikusi eta gainera, Griezmann eta Elustondori bizkotxo bana oparitu diete bere urtebetzeak hurrengo astean izango baitira.



 



 

2012-03-02

Donostiara egunpasa

2012ko otsailaren 28an egin genuen ibilaldia.

Lehenengo Kutxa-Espaziora joan ginen , bertan uraren tailerra egin genuen. Amaitu ondoren, Plateraiumean "Kartoizko suziriaren sekretua" filma ikusi genuen.

Jarraian bazkaldu eta bertako maketak ikusi ondoren, autobusez Txuri-Urdinera joan ginen. Ordu eta erdi jardun ginen patinatzen. Hasierako 15 minutuak libre utzi zizkiguten. Urrengo 45 minutuak ikastaroan igaro genituen. Azkeneko ordu erdia, patinatzen jardun genuen, baina oraingoan diskotekako argi kantuekin jardun ginen.

Ondoren arropak aldatu eta guztiz nekatuta iritsi ginen Errezilera.

Ibilaldia

     2012ko otsailaren 28an egin genuen ibilaldia.

     Lehenengo Kutxa-Espaziora joan ginen , bertan uraren tailerra egin genuen. Amaitu ondoren, Plateraiumean "Kartoizko suziriaren sekretua" filma ikusi genuen.

     Jarraian bazkaldu eta bertako maketak ikusi ondoren, autobusez Txuri-Urdinera joan ginen. Ordu eta erdi jardun ginen patinatzen. Hasierako 15 minutuak libre utzi zizkiguten. Urrengo 45 minutuak ikastaroan igaro genituen. Azkeneko ordu erdia, patinatzen jardun genuen, baina oraingoan diskotekako argi kantuekin jardun ginen.

     Ondoren arropak aldatu eta guztiz nekatuta iritsi ginen Errezilera.



Eskola Txikiak

Ostiral arratsaldean otsailaren 24ean, Errezilgo Eskola Txikietako jaialdiari buruz hitz egitera etorri ziren, Lehengo ikasleen gurasoak.

Lehenengo, 5. eta 6. mailakook bi bertso abestu genituen; ondoren, Anttonek antolaketa azaldu zuen; gero, bi bideo bateratuta ikusi genituen; eta azkenik, gurasoek gure galderak erantzun zituzten.



2012-03-01

Errezilgo inauteria 2012

3 eta 4. mailako ikasleok inauterietako POWER POINTA egin dugu.