2023-02-24

IÑAUTERIAK

 Pasa den ostiral goizean, iñauteriak zirela eta, ikasleok prestatutako ikuskizunak aurkeztu genituen, akrosport, dantzak, kantak, magia...zenbat artista gauden eskola honetan!!!


















Arratsaldean berriz, denok mozorrotu eta altxorraren bila aritu ginen LHkoak eta Txokotik txokora jolasean HHkoak. Festa amaitzeko goxokiak jan eta dantzan aritu ginen. Ederki pasatu genuen!!!!!!













2023-02-15

IRURE HAUNDIN


Ostegunean, otsailaren 2an, Irure haundira  joan  ginen  eta Maria Jesusekin  batera  Aimarren  harriak  ikusi genituen.
Miren Urkiolarekin  elkartu  ginen  eta  hantxe  gauza  asko  kontatu  zizkigun  bere  kirola  eta  berari  buruz.
Luzaketak  egin  eta  harriak  jaso  genituen.
Gaileta  goxo-goxoak  ere  eman  zizkiguten.
Oso iteresgarria  izan  zen  eta  ederki pasa genuen.
Gero  urjauziraino  joan  ginen  eta  oraingoan  ur  asko  zeukan.
Oso polita  zegoen. Goiz pasa  ederra egin genuen.




IBILBIDE ENERGETIKOA


Ibilbide energetikoari buruz egindako lana ikusteko beheko helbidea jarri nabigatzailean.

 file:///C:/Users/ir012153ao/Desktop/San%20Martin%201%20buletina.pdf

2023-02-14

LH 5 ETA LH6.MAILAKOAK KAZETARI LANETAN

 Kaixo guztioi!!

Aurreko astean "Elkano"ren bisita izan genuen gelan. Gaztelerako saioetan elkarrizketa lantzen hasi gara eta ikasitakoa praktikan jartzeko gonbidatu bat izan genuen. Ikusten duzuen bezala gure oso gertuko bat izan zen elkarrizketatua . Informazio asko eman zigun eta orain badaukagu material nahiko lanean hasteko!! 




Eskerrik askooo!


2023-02-13

ERREZILEN EUSKARAZ LEHEN, ORAIN ETA BETI!!

 

Otsailak 6an Uemako Eneritz etorri zen eta guk erabiltzen ditugun  izkuntzei buruz itzegin genuen .

Hiru orma irudi banatu zizkigun  parkea etxea eta eskola , eta marrazkiak eman zizkigun.  Marrazkian  ikusten zan egoeran euskeraz  itzegiten badugu gorria erabili bear genuen . Gurasoak etorri ziren  eta  esplikatu genien . Errezil da munduko herririk euskaldunena !!!












2023-02-11

Errezilgo Azokan mermelada egiten

 Errezilgo Azokan izan gara txermen-mermelada egiten.

Jone eta Maxuxek erakutsi digute nola egiten den eta goxo-goxoa atera zaigu.



2023-02-10

50x50 EURONET programa





 Energia gutxiago gastatzea da 50X50 EURONET programaren helburua.

 Duela aste batzuk Xeberok gure herriko ur erreserba, argindarra eta gasa non zeuden eta nola funtzionatzen duten erakutsi zigun. Eta hori guztiak 50X50 programaren arduradunei azaldu genien.

 Azken bi aste hauetan egunero orri batean CO2 kopurua, tenperatura eta Luxak (argia neurtzeko era bat) neurtu eta jaso ditugu taula batzuetan.

CO2  1.000 baino altuagoa baldin bada, leihoak ireki egin ehar dira. Luxak berriz, beste makina batekin neurtu ditugu eta 300 baino Lux gehiago egon behar du, bista ez nekatzeko.

                                                                                                                                         ANAIA eta UNAI☺

TIPI TAPA, urtarrileko saioa

 Urtarrilaren 26an, Tipi-Tapako aiton-amonekin elkartu ginen: Elenarekin, Gloriarekin, Mari Tererekin, Carlarekin...

 


 


Arabeko kurbaraino joan ginen eta gero itzuli egin ginen. Bidean, barre asko egin genuen, Gloriarekin batez ere. 


Geroago, Borondegin txorixo pintxo bana jan genuen.

 

Oso ondo pasa genuen!!! Eskerrik asko guztiarengatik!!!


 

Alaia eta Mikel Zabala










LIBURUEN ALTXORRA

 Otsailaren 1ean Liburuen Altxorra etorri zen eskolara, urtero bezala.

Liburu pila bat ekarri zituen, Imanolek, adin guztietarako liburuak.

Galtzagorri elkarteko teknikaria da Imanol. Elkarte honek ikasleen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatu nahi du, eta ikasleoi erakutsi nahi digu irakurtzea osasuntsua dela garunarentzat.

Horrela ba, ikasle batek liburu bat hartu, irakurri eta gustatzen bazaio, beste bat irakurtzeko gogoa pizten zaio.

Liburu mota asko dago (nobelak, komikiak, poema liburuak, jakintza liburuak,...) eta guztiak dira politak.



Eskerrak eman nahi dizkiogu Galtzagorri elkarteari, urtero liburuak ekartzeagatik eta ikasleoi irakurtzeko gogo gehiago sortzeagatik.

Eskerrik asko!

Nahia, Mikel eta Xabat.

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Badakizue zer den BIKOTEKA IRAKURTZEN programa, ezta?

Testuak hobeto ulertzen laguntzeko programa da.

Ikasleak bikoteka jartzen dira: bat tutorea izango da eta bestea ikaslea.

Tutore diren ikasleek testua hartu eta etxera eramaten dute ahoz gorako irakurmean praktikatu eta ulermen galderak erantzuteko; testuko hitz ezezagun guztiak ere hiztegian bilatzen dituzte. Gero zuzendu egiten dute tutore  guztiek irakaslearekin.

Hurrengo egunean bikoteak elkartu egiten dira eta testua lantzen dute.

Horrela hiru astean egin dugu eta Inatuerien ostean aldatu egingo gara.

Izarne eta Aner

 





 

 

 


TIPI TPA, abenduko saioa

 Abenduaren 22an, Gabonetako oporrak hartu aurreko egunean Tipi Tapako kideak gonbidatu genituen eskolara.


                                Lehenengo,  udaletxeko ate aurrean elkartu ginen Tipi Tapako kideekin.

                                        Ondoren, eskolako pasiloan dagoen argazkia ikusten hasi ziren eta beraien seme- alaba batzuk ezagutu zituzten.

  

 Bukatzeko, eskolako gimnasioan elkartu eta gabon kantak abestu genizkien.

 Ederki pasa genuen dantzan eta kantuan!!!!

Haizea Uzkudun eta Araia