2017-04-07

KORRIKA TXIKIA

Hura zen giroa hura eskola inguruan izan genuena asteazken arratsaldean!

Bai, KORRIKA TXIKIA egin genuen eta!

Lehenengo, goizean, eskola apaindu genuen 20.KORRIKAko horma irudi eta koloretako puxikekin.

Arratsaldean ikasle, irakasle eta gurasoak eskola atarian elkartu, eta  berotze ariketa batzuk egin genituen, korrika egin aurretik egin beharrekoak beti, jakina!!! Ondoren, handienek ZIRKORRIKA abestu bitartean, txikienek zirkoa irudikatu zuten.

Hemen duzue bideo txiki hau: eskolako malabaristak, trapezistak, akrobatak... ikus ditzakezue, eta jakina, abeslariak!



Eta ondoren...bada, jakina, korrika egin genuen, lekuko eta guzti!!!

 Zikloka herriko toki ezberdinetan jarri (eskola atarian, Borondegin, Etxeberri  ondoan, iturri parean eta frontoian), eta pixkanaka denok  hartu genuen parte korrika saioan. Baina hori lehenengo buelta baino ez izan!




Ikusi zein ederki doazen gure korrikalariak 5.bueltan!!!




Eta bukatzeko, eskolako bi zutabe  nagusiak gure petoekin apaindu genituen.

Korrikalari bikainak ditugu herrian! Bai horixe!!!!! Hemendik bi urtera berriz ere aterako gara denok gure euskararen alde korrika egitera!

GORA KORRIKA ETA GURE EUSKARA MAITEA!!!!!