2019-11-26

TRATU ONEN EGUNA

Atzo, azaroak 25,  "Tratu onen eguna" ospatu genuen.

 Goizean, gaiaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko, hainbat jarduera egin genituen: bideoak ikusi, ipuinak irakurri, dekalogoa osatu...

Ondoren, familian aukeratutako argazki eta irudiak ere itsatsi genituen gure ikurra den sagar erraldoi batean,  "GUREA, TRATU ONEN ESKOLA" izenburupean.

Azkenik, arratsaldean, guraso, ikasle eta irakasleok argazkia atera genuen eskola atarian, 6.mailako ikasleek tratu onen aldeko adierazpena irakurri ondoren.

Eta orain zer??? Bada, ez dezagun ahaztu eguneroko lana dugula berau:  ELKAR ERRESPETATU eta TRATU ONAK BULTZATU!!!!  

 

 

2019-11-24

ABIETA BARRENAN

Azaroaren 20an Abieta Barrenara joan ginen arto biltzera.

Bittorik erakutsita egin genituen arto-lanak: bildu, zuritu eta aletu.

Hamaiketako goxoa jan ondoren, txori-izugarri polit bat egin zigun eta eskolan daukagu.

Ederki pasa ondoren, oinez bueltatu ginen eskolara.

Eskerrik asko Bittori horrelako aukera emateagatik!!!!!


2019-11-19

HALLOWEEN PROIEKTUA

LH 3-4ko ikasleak,  Lengua Castellana arloan,  "HALLOWEEN" proiektuan murgildu dira, herrialde desberdinetan ospakizun hau nola ospatzen duten aztertu dutelarik.

EUSKAL HERRIA- ARIMEN GAUA




ESTATU BATUAK- HALLOWEEN


MEXIKO- DÍA DE MUERTOS



2019-11-18

POLLITO PIO abestiaren bideoklipa

LH 1-2ko ikasleek Lengua Castellana arloan, "POLLITO PIO" abestiaren bideoklipa estreinatu dute.


2019-11-16

GOIZ PASA AZPEITIAN


Azaroaren 13an HH 4-5 urtekoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin goiz polita pasa genuen Azpeitian.

Aurrena, Corrado Masaccirengana joan ginen txotxongiloak ikustera eta gero, liburutegira.

Gurasoei eskerrak egin ahal izan genuen joan-etorria.

Bideoan ikusten da umeen poza!


2019-11-13

Antzerki Topaketak Azpeitian


    Azaroaren 12an, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin  Azpeitira jaitsi ginen lineako autobusean.

     Iritsitakoan, Azpeitiako liburutegira joan ginen. Maider liburuzainak  liburutegi osoa erakutsi zigun, gela eta txoko bakoitzean zer zegoen azalduz. Oso dotorea da Azpeitiko liburutegia. Jarraian, nahi genuen gela edo txokora liburuak ikusi eta irakurtzera joateko astia eman ziguten.

     Hamaikak laurden gutxiagotan, liburutegitik atera, hamaiketakoa jan eta Soreasura joan ginen Antzerki Topaketetako lanak ikustera.  Amezketako eskolako ikasleek 3 emanaldi eskaini zizkiguten, zein baino zein hobeagoak.  Oso ondo prestatuak zeuden.

       Ondoren, Sanagustin ondoko parke estalira joan ginen bazkaldu eta jolastera.

       Ordubiak eta hogeian lineako autobusean igo ginen Errezilera. Frontoian jolasean jardun ginen arratsaldeko eskola-saioak hasi arte.













TOPIC-ekoekin txotxongiloak egin ditugu



     Pasa  den  azaroaren  6an,  Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek  txotxongiloak egin genituen  Tolosako  TOPIC –eko monitorearen gidaritzapean.


    Aurretik hitzartua genuen moduan, online konexio baten bitartez egin genituen 2 geletako saioak. Gure ikasleek TOPIC-eko monitorea gelako arbel digitalean ikusi eta entzuten zuten bitartean, monitoreak bere ordenagailuan ikusi eta entzun zituen gure ikasleak.

      Monitorearen gidaritzapean ikasleek txotxongilo bana egin zuten. Ekintza hau ZABOR KUDEAKETA ETA HONDAKINEN MURRIZKETAREN INGURUAN LAN EGITEKO PROIEKTUAREN  barruan zegoen.  Ikasleek aurreko bi egunetan, TOPIC-ek proposatutako 2 bideo ikusi zituzten. Bi bideo horietan zabor gutxiago sortu, sortutakoa ahal bada berrerabili eta bestela birziklatzea komeni dela ikusi dugu.

    Gela bakoitzean zabor poltsa bana jaso genuen, berrerabiltzeko zaborrez betea.  Material hori erabili genuen txotxongiloak sortzeko.

      Goizean, LH 5 eta 6. mailako ikasleak jardun ziren eta, arratsaldean, LH 3 eta 4. mailakoek. Ikasleek primeran pasa zuten.















              


              



2019-11-10

BASABEN SAGARDOA EGITEN

Urriaren 11n, HHko 4-5 eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleekin Basabe Barrenara joan ginen sagardoa egitera.

Ederki prestatuta zeukaten guztia eta prozesu osoan parte hartzeko aukera paregabea izan genuen.

Lanak saria izaten du eta muztioa goxoa edan genuen eta baita txorizo pintxoa eta pastak jan ere.

Eguraldi ederrarekin, pozik itzuli ginen oinez eskolara!

Eskerrik asko Basabekoei!!!!