2020-02-26

WHO IS IT?


Last friday, the 21st of February, we did a contest named "Who is it?". In the contest we showed to the other students the teachers' photos when they were children, and they had to guess it. 

We enjoyed a lot!!!

3rd cycle students







2020-02-25

TIPI-TAPAkoekin 3.saioa


Atzo, otsailak 20, berriz ere TIPI-TAPAkoekin elkartu ginen.

Lehenengo, denda aurrean elkartu ginen taldeko kide guztiok eta ondoren ibilalditxo bat egin genuen eskola inguruan,kontu kontari.

Oraingo honetan ere ederki ibili ginen!!!


Ander, Enaitz, June eta Amane




TALOAK EGIN ETA JAN!


Otsailaren 20an Erniope Elkartera joan ginen HH4-5 eta LH1-2koekin.

Bittorik eta Jonek erakutsi ziguten taloa egiten. Mordoska bat egin genuen eta baita jan ere txistorra eta Nutellarekin.

Esperientzia polita denontzat.

Eskerrik asko Bittori eta Jone! 



2020-02-22

HHkoak Inauteriak ospatzen


Mozorroa jantzi eta jolasean ospatu ditugu Inauteriak.


GORA INAUTERIAK!!!


2020-02-21

EUREKA MUSEOAN

Otsailaren 14an 4-5 urtekoekin Eureka Museora joan ginen.

Animaliak ikusi eta gero, museoan ibili ginen; ispiluekin ondo pasa zuten.

Museo atarian urarekin jolasean ibili ziren eta inguruko parkean ere ederki pasa zuten.

Egun bikaina!!!









2020-02-19

DONOSTIAN EGUNPASA

     Aurreko ostiralean, otsailak 14, Donostian izan ginen.

     Lehenengo 09:15tan autobusa hartu genuen eta Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa jan eta jolastu egin genuen. Jolastu eta gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ikustera joan ginen beraien egoitzara.


     Orkestra Sinfonikoak barroko garaiko instrumentuak eta tresnak jo zituzten. Emanaldia antzerkia bezala moldatua zegoen. Zortzi bat pieza motz jo zituzten, horien artean Antonio Vivaldiren negua eta udara. Orkestra Sinfonikoan 10 musikari zeuden, argia kontrolatzen zuen teknikaria eta antzerkilaria. Oso ona izan zen emanaldia. Emanaldia bukatutakoan,  autobusa hartu eta Txuri Urdinera joan ginen.

    Txuri Urdinera iritsitakoan, kaskoa eta patinak hartu genituen eta aldageletara joan ginen. Izotzetara joandakoan, monitorak ikastaroa eman zigun eta gero jolas batzuk egin genituen.
Amaieran,diskotekako musika eta argiak jarri zizkigun. Guk dantza egin  eta ederki pasa genuen.

     Ateratakoan, Reale Arenaren aurrean bazkaldu egin genuen. Pixka bat jolastu eta autobusa hartu genuen. 

     16:20 aldera iritsi ginen Errezilera.
                                                  
                                                         EDERKI PASA GENUEN !!!!!!!!!






















2020-02-12

LIBURUEN ALTXORRA ERAMAN DUTE



Otsailaren   11an  Imanol  etorri  zen Liburuen altxorraren bila.

Gero “polita” liburua kontatua zigun  ingeleseko gelan.

Bukatzeko ze ipuin gustatu zitzaigun gehien  esan genion.

Kutxan   liburu  politak  zeuden. Hurrengo  ikasturterarte  Imanol.

ASKO GUSTATU ZAIGU.







2020-02-07

SUKALDARITZA TAILERRA (Oilasko brotxetak)

Hona hemen gaur sukaldaritza tailerrean egin dugun errezetaren bideoa. ON EGIN!


2020-02-06

SANTA ESKEAN

Asteartean, otsailak 4, Santa Ageda egunean koplak kantatzera atera ginen eskolako kide guztiok.

Euri lanbroa  ari bazuen ere, gustura ibili ginen zapi loreduna lepoan eta makila eskuan genuela.

Lehenengo gurasoen  aurrean abestu  genuen. Gero  panaderira  joan  ginen.  Ondoren denda  txikira  eta  udaletxera.

Etxeberrin  eta  Borondegin  ere  abestu  genuen.

Azken saioa  Marianen  aurrean  egin  genuen eskolako  sukaldean.

Ederki  pasa  genuen  eta  goxoki  pila  bildu  genituen.
Eskerrik  asko  guztioi 



















BARATZEAN IKASIZ, LIZARRETAN



HH 4-5  ETA  LH 1-2  KO  IKASLEAK  LIZARRETAKO  BARATZAN 

Urtarrilak16an lizarretako baratzara joan  giƱen
Joxerra  eta  Alis  gure  zai zauden.
Patata  zakuetan  zeukaten eta  karretilarekin sororaino  eraman  genituen.
Patatak   pertzatan  jarri genituen,40 patata aldiro.
3 naka jarri ginen   eta  patatak  sartu genituen.
Patatak Ileratan jarri genituen , 2ilera erdiraino  bete genituen   eta  3 goraino.
Joan baino lehen baratza erakutxi ziguten.
Eskerrik asko  Joxerra  eta Alice





2020-02-03

IKASLE OHIAK BISITAN


Joan den astean, Nahikari, Adei, Iraide Labaka eta Iraide Carrera ikasle ohiak etorri zitzaizkigun bisitan.

Ipuin, kontakizun eta asmakizun desberdinak irakurri zizkiguten eta oso gustura egon ginen beraien konpainian.

Animatu zaitezte berriz ere, esku zabalik hartuko zaituztegu eta.

Eskerrik asko!