2024-03-25

PASEOAN

 Beste behin, paseo polita eman dugu urrutira joan gabe.




KORRIKA TXIKIA

 

Martxoaren 19an egin genuen Korrika Txikia giro ederrean!




2024-03-23

MIKEL ZABALAREN BISITA


Atzo, martxoak 21,  Mikel Zabala etorri zitzaigun hirugarren ziklora,  Ikasberri ikastolari buruzko informazioa azaltzera.

Galdera mordoa egin genizkion eta galdera bakoitza bikain erantzun zigun!

LH6tik DBHrako aldaketa ez dela hain gogorra esan zigun, baina  etxeko lan gehiago eta zorroztasun gehiagorekin egin beharko dugula lana.

Baina ederki pasatuko dugula eta lagun mordoa egingo ditugula ere aipatu zigun!

Eskerrik asko, Mikel!  

Segi beti bezain jator izaten!



LH5-6ko ikasleak



2024-03-22

AKROSPORT

 LH 3-4 eta LH5-6ko ikasleek akrosport emanaldiak burutu dituzte. Artistak zarete bada!



MUTXATEGIN

 

Martxoaren 15ean Mutxategira joan ginen. Basoan, ikusi, entzun, ikuitu, usaindu... egin dugu 1. eta 2. mailakoek proposatutako ariketen bidez.

Tontorrean hamaiketakoa egin eta nahiko jolastu ondoren, eskolara buelta. Supil iturrian ur freskoarekin bete botilak eta poz-pozik itzuli ginen.

Goiz ederra izan da!