2025-05-19

LOGELAN LOGALE

 

Maiatzaren 14an, Donostiara joan ginen  LOGELAN LOGALE kantata abestera Kursaalen.

 LHko 3,4,5 eta 6koak hartu genuen parte. Bitartean LH1-2koak San Telmoko ondoko parkera joan ziren jolastera.




LH5-6koak  kantatzeko prestatzen aritu ginen.

Gero denok batera bazkaldu genuen Kursaalaren atzeko plazatxoan.








Esperientzia desberdina eta polita izan zen!!!

SAGARRAREN BIDEA

 

Apirilaren 11n, Aste Santuetako oporrak hartzeko ginela,sagar buelta egin genuen LH3-4 eta 5-6 koak.

Hasieran, Borondegi aurrean argazkia atera genuen.




 Gero, kuttuna dugun banku berdean geratu ginen eta denok batera argazkia atera genuen. 




Sagar buelta egin eta gero eskolan futbolean ibili ginen.

Laura eta Agoitz


OLINPIADA TXIKIAK

 

Apirilaren 4an Tolosako olinpiadetara joan ginen LH3-4 eta LH5-6koak.

Ailegatu eta lehenbailehen joan ginen taldeetan jartzera.


Ondoren jolas desberdinak egin genituen: toka, txinga, sokatira, baloi eseria eta datcball., beste batzuen artean.













Gero denok batera buelta osoa eman genuen oinez .

Ondoren, bazkaltzera joan ginen.

Urtero egiten dugun ekintza da eta gustura aritzen gara.


June eta Uraitz