2009-12-10

PASAIRA BIDAIA


2009- ko azaroaren 16an Pasaira joan ginen LH1, LH2 eta LH3ko ikasleak.


Errezildik 9:15 etan atera ginen eta 4:30 etan itzuli ginen.
Bidaniko umeekin batera joan ginen. 45 min pasa genuen Pasaira joaten.


Aurrena hamaiketakoa jan genuen itsasoaren aurrean. Itsasontzi asko ibili ziren bueltaka.
Hamaiketakoa jan eta itsasontzi bat ezagutzera joan ginen. Mater itsasontzia zen. Itsasontzi handi xamarra zen urdina eta txuria.


Aurrena 2 taldetan banatu ginen. Batzuk arraunera joan ziren eta gu itsasontzian geratu ginen.
Guk itsasontzi osoa ikusi genuen (sukaldea, logela,...) oso polita zen itsasontzia.Ondoren jolas ba-tzuk egin genituen: arrainak harrapatzen... Nahiko zaila izan zen.


Gero guk papelak bete genituen itsasontziari buruz.Ondoren gu arraunera joan ginen San Pedro Elkartera. Oso ederki ibili ginen arraunean.Ondoren berriz itsasontzira bueltatu ginen.


Monitoreak agurtu eta barkuan itsaso aldera joan ginen buelta bat ematera. Oso polita izan zen ibilaldia.
Barkuan ibili eta geroxeago bazkaltzera joan ginen hamaiketakoa jan genuen tokira.
Bazkaldutakoan jolasean ibili ginen, (pelotan, fubolean, sokasaltoan...)


2 ordura autobusa hartu eta Errezilera abiatu ginen, baina aurrena Bidanian geratu ziren hango umeak, eta gu berriz Errezilen geratu ginen.

iruzkinik ez: