2012-03-19

Eskola Txikietako olinpiadak

Ostiralean, Eskola Txikietako olinpiadetara joan ginen.

Goizeko bederatzietan goiko plazan elkartu ginen. Autobus txikian joan ginen hemendik Tolosara. Taldetan elkartu ginen eta bakoitza beste bi herrietakoekin jolastu genuen. Lehenik hiru eta laugarren mailakoak zirkuitua egin zuten. Bitartean, gu frontoira joan ginen hango jolasak egitera.

Hamaiketakoa jan genuenean guk zirkuitua egin genuen eta besteak berriz frontoiko jolasak egin zituzten.

Frontoian joku hauek egin genituen: Pisu-jaurtiketa, saltoa, sokatira, brileta, soka saltoa, ...

Zirkuituan berriz, proba hauek zeuden: Hesiak, esprinta, zaku-lasterketa, lokotxak, txingak eta 400 metro korrika.


Gutxienez 15 ikastetxe elkartu ginen.

Oso ondo pasatu genuen!




.

iruzkinik ez: