2013-02-20

2013ko ihauteriak


INAUTERIAK

Otsailaren 8an ,ostirala, inauteriak ospatu genituen.
Arratsaldean mozorrotu egin ginen eta bakoitzak berak nahi zuen mozorroa aukeratu zuen.
Horren ondoren lau taldetan banatu ginen altxorraren bila jolasa egiteko.
Jolasean froga mota desberdinak egin genituen, adibidez: puzzle bat egin, argazki bateko irudi bat eskolan aurkitu, ordenagailuan nazio batzuen hiriburuak bilatu, etab.
Azkenean altxorra irakasle gelan topatu genuen . Ummm! A ze altxor gozoa!
Gero Borondegin txokolatada zegoen eta Akertxokon diskofesta.
Ederki  pasa genuen arratsaldea! Hurrengo urtean berriro.
 
  LH2ko ikasleak


iruzkinik ez: