2013-03-23

ESKOLA TXIKIEN KIROL TOPAKETAK TOLOSAN

      Aurten ere Eskola Txikien  Kirol Topaketak ospatu ditugu Tolosan.  Martxoaren 15ean mikrobusa hartu eta Tolosara abiatu ginen.  

      Beste urtetan Berazubiko estadioan egiten ditugu baina aurten berritze-lanetan ari direnez, Usabalko polikoiroldegian egin ditugu. 

      Usabalgo 2 futbol-zelaiatan egin genituen jolasak.  Futbol-zelai bakoitza 6 eremutan banatuta zegoen eta eremu bakoiztean jolas ezberdinak egin genituen:  sokatira, zaku-lasterketak, baloi-eseria, azeri-oilo-sugeak, erreleboak, harrapaketan, txingak, ...

      Eskola guztietako ikasleak nahasturik taldetxoak osatu genituen. Talde bakoitzean 3 edo 4 eskolako bikoteak geunden. Horrela lagun berriak egiteko aukera izan genuen.

      9:45tan 5 eta 6. mailako taldeak futbol-zelai handiko jolasetan hasi ginen eta 3 eta 4. mailakoak, berriz, futbol-zelai txikienetakotan.

      10:45k aldera atsedena hartu genuen txokolatea eta ogia jateko.

      11tan  futbol-zelaiaz aldatu eta jolasean jardun ginen 12k arte.

      12:30tan mikrobusa hartu eta Errezilera bueltatu ginen.  Ederki pasa genuen!


.

iruzkinik ez: