2013-05-14

ZUBIETAN ETA ZIENTZIA MUSEOAN

Maiatzak bederatzian, ostegunean, Zubietara joan ginen Erreala ikustera eta animatzera.
Iritsi ginenean bideo bat ikusi genuen. Bertan Errealaren historia ikusi genuen. Horren ondoren, futboleko jolasetan aritu ginen. Ekintza hau amaitu ondoren, Zubieta ezagutu  genuen eta entrenamendua ikusiz jokalariak animatu genituen.
Bukaeran IƱigo Martinez eta Diego Ifranekin egon ginen eta galderak egin genizkien.
Errezildar batzuk aurreskua dantzatu zuten beraien aurrean.
Ekintza guzti hauen ondoren sinadurak lortu genituen eta argazki batzuk atera genituen.
Zubietatik atera ondoren Kutxa Espaziora joan ginen. Bertan bi talde egin genituen. Batzuk museoa ikusi zuten eta beste batzuk planetariumeko pelikula bat.
Ederki pasa genuen eta neka neka eginda Errezilera bueltatu ginen.


LH2

iruzkinik ez: