2016-06-06

IRAKUR-LAGUNA irakurketa saioak

     Ikasturte honetan zehar, ostiralero,  5 eta 6. mailako ikasleak 1 eta 2. mailako ikasleekin batera  irakurtzen jardun dira, 1. zikloko gelan.

     Zaharrenak txikiekin bikoteak osatu dituzte eta, 15 bat minutuko saioetan,  ipuina irakurtzen zuten bitartean, lagundu eta zuzendu egin die.  Bi bikote 3. ziklokoen gelan irakurketa saio berezia prestatzen jardun izan dira bitarte horretan. Bikote batek ipuina prestatzen zuen bitartean, besteak olerki batzuk landu izan dituzte.

      Ordu laurden hori pasa ondoren, denok 1. zikloko gelan borobilean elkartu eta bikote bakoitzak prestatutakoa irakurri izan die gainerakoei.. Aurrerapen handia sumatu dugu ikasturte amaiera honetan.

     Hauekin batera, bikoterik ez zutenez, 5 eta 6. mailako 3 ikaslek "alegia" bat prestatu izan dute denoi borobilean irakurri ahal izateko.

     Esperientzia ederra eta fruitu handiak eman dituena izanik, datorren ikasturtean bere horretan jarraitzeko asmoa dugu.

    Hona hemen borobilen irakurritako saioaren bideoa:



iruzkinik ez: