2017-11-29

LIBURUEN ALTXORRA

Atzo Imanol etorri zitzaigun eskolara, kutxa bete liburu ekartzera. Badakizue nor den Imanol, ezta?  Galtzagorri Elkarteko teknikaria da, eskolaz eskola ibiltzen dena LIBURUEN ALTXORRA banatzen, ikasleon irakurzaletasuna bultzatu nahian. 

Lehenengo, ipuin batzuk irakurri zizkigun eta sekulako barre algarak egin genituen, era dibertigarrian irakurri zigun eta....

 Eta ondoren, azaldu zigun liburuz betetako kutxa eskolan bertan utziko zuela urtarrilaren 22ra arte, guk nahi dugun liburua hartu eta irakur dezagun, eskolan bertan edota etxean gurasoekin batera. 

Adin guztietarako liburuak daude. Baita kantatzekoak direnak ere!!!

Beraz, bada, irakurtzeraaaa........


iruzkinik ez: