2017-12-05

EUSKARAREN EGUNA

Ederki ibili ginen atzo  Euskararen Eguna ospatuz!!!

Goiz partean gure sarea apaindu genuen euskararen aldeko esaldi eta  marrazkitxoekin. Zeuek ere irakurri  dituzue, ezta? Hala ez bada, animatu eta irakurri, badakizue non diren eta!!!




Eta arratsaldean hainbat ekintza egin genituen: euskararen aldeko gure bertsoa abestu (Imanol Lazkanok idatzia), "Gure Nahia", "Furra-furra", eta "Itsasontzi baten" abestu, eta gero onena!!! Aurpegia margotu genuen eta dantza egin genuen ingeleseko gelan"enekantak" ikusiz.

Eta bukatzeko, Guraso Elkartekoek prestatutako gaztaina ederrak bapo jan genituen!!!!Gustura ibili ginen benetan!!!!

Hemen duzue bideotxo bat:


iruzkinik ez: