2018-04-29

LIBURUREN EGUNA

Joan den astelehenean, apirilak 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen eta geuk ere ospatu egin genuen eskolan.

 Goizean LHko ikasle guztiak ingeleseko gelan elkartu eta irakasleek ERIKA. NI EZ NAIZ PERFEKTUA istoriotxoaren irakurketa partekatua egin ziguten. Triku eme bat da Erika, hanka bat galdu duena eta horregatik abandonatua izan da basoaren erdian... 

Istorio honen bidez inor ez dela perfektua azaltzen zaigu eta denok maite behar dugula geure burua, gure doai eta akatsekin... Eta, era berean, ez dela animaliarik abandonatu behar...

HHko ikasleek ere, denak elkartuta, OTSO MALTZUR ipuinaren irakurketa dramatizatua eta ANTXUME BIZARDUNAK txotxongilo emanaldia izan zuten. 

Hauexek dituzue liburu horiek:






Gainera astean zehar herriko liburutegian ere izan ginen talde txikietan, bertako ipuinak goxo-goxo irakurtzen...

iruzkinik ez: