2019-02-06

IMANOL LAZKANO GURE ARTEAN

Joan den ostiralean, otsailak 1, Imanol Lazkano izan genuen gure artean. 

Bere mutikotako eta gaztetako hainbat konturen berri eman zigun: Santa Eske eguneko nondik norakoak, errezildar bertsolarien ateraldiak, ...

Imanolek esan zigun bera  Euskal Herriko herri gehientsuenetan ibilia dela bertsotan, eta errezildarrak nagusi direla hitzekin jolasten, berezko dutela trebetasun hori.

Herriko bertsolari asko aipatu zizkigun: Loidi-Saletxe aita-semeak, Txapel, Zepai, Bernardo Azpillaga, Nagore eta Eneritz Arzalluz, Izaro eta Nekane Zinkunegi, Eneritz Eizmendi...

Eskerrik asko, Imanol, eta segi horrelaxe, hain umoretsu, sasoiko eta kontulari bikain!!!

iruzkinik ez: