2019-05-15

DOMUSA TEKNIKERA bisita

       Pasa den maiatzaren 3an eskolako Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin DOMUSA TEKNIK lantegia bisitatzera joan ginen.

         Lineako autobusean bertaratu ginen eta han, Luis Uzinen gidaritzapean lantegi guztia ikusteko aukera izan genuen. Bisita hasi aurretik, Luisek enpresaren historia labur bat azaldu zigun eta baita erakus-gelan zituzten galdara desberdinak eta bakoitzaren funtzionamendu sistema.  Ondoren, tailerrera jaitsi eta  kaldarak egiteko prozesu osoa ikusteko aukera izan genuen:  txapazko piezak nola egiten diren, konponente ezberdinak, muntaia,  eta froga gela. Horrezaz gain bulegoetara ere joan ginen. Tartean, gurasoak bonboi goxo batzuk ere eskaini zizkiguten. Ederrak zeuden!

           Azkenik, opari polit banarekin eskolara bueltatu ginen. Buelta oinez egin genuen.

         


           Bisita aprobetxatuz, energiaren inguruan eskoaln egin da genuen aldizkariaren ale bat eraman genien, bertan DOMUSAri buruzko artikulutxo bat idatzia baikenuen.

            DOMUSAK maiatzean argitaratu duen aldizkaritxoan gure bisitaren berri ere eman du.  Hona hemen zati horren irudia.





.

iruzkinik ez: