2020-01-15

LIBURUEN ALTXORRA

Atzo liburuz osatutako gurpildun kutxa ibiltaria jaso genuen eskolan, "LIBUREN ALTXORRA". Aurretik Txinkortan egon da, Bidania-Goiatzeko  eskolan, eta orain  hilabetez egongo da gurean.

Dakizuenez, Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartearen egitasmoa da berau, eta Gipuzkoako zein Bizkaiko eskola txikietako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzea du helburu nagusi.

Adin guztietarako liburuak daude bertan, eta mota guztietakoak: ipuinak, eleberriak, olerki liburuak, jakintza liburuak... eta eskolan bertan edota etxean irakur ditzakegu:bakarka, binaka, lagunekin, gurasoekin...

A, eta gurasook ere parte har dezakezue: liburu bat aukeratu eta gure gelara etorri irakurtzera, guk gustura entzungo zaituztegu eta!!! Animatu!!!

Hemen dituzue Imanolekin, Galtzagorriko teknikariarekin, izandako aurkezpen saioen argazkitxo batzuk:

 






iruzkinik ez: