2020-02-19

DONOSTIAN EGUNPASA

     Aurreko ostiralean, otsailak 14, Donostian izan ginen.

     Lehenengo 09:15tan autobusa hartu genuen eta Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa jan eta jolastu egin genuen. Jolastu eta gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ikustera joan ginen beraien egoitzara.


     Orkestra Sinfonikoak barroko garaiko instrumentuak eta tresnak jo zituzten. Emanaldia antzerkia bezala moldatua zegoen. Zortzi bat pieza motz jo zituzten, horien artean Antonio Vivaldiren negua eta udara. Orkestra Sinfonikoan 10 musikari zeuden, argia kontrolatzen zuen teknikaria eta antzerkilaria. Oso ona izan zen emanaldia. Emanaldia bukatutakoan,  autobusa hartu eta Txuri Urdinera joan ginen.

    Txuri Urdinera iritsitakoan, kaskoa eta patinak hartu genituen eta aldageletara joan ginen. Izotzetara joandakoan, monitorak ikastaroa eman zigun eta gero jolas batzuk egin genituen.
Amaieran,diskotekako musika eta argiak jarri zizkigun. Guk dantza egin  eta ederki pasa genuen.

     Ateratakoan, Reale Arenaren aurrean bazkaldu egin genuen. Pixka bat jolastu eta autobusa hartu genuen. 

     16:20 aldera iritsi ginen Errezilera.
                                                  
                                                         EDERKI PASA GENUEN !!!!!!!!!






















iruzkinik ez: