2021-03-17

ZYBERBULLYING SAIOA

     Joan den ostiralean, martxoak 12, Beñat eta Gorka ertzainak etorri zitzaizkigun  zyberbullyingaren inguruko saioa eskaintzera.


Oso interesgarria izan zen saioa, eta aholku asko eman zizkiguten. Hona hemen horietako batzuk:


-Ordenagailu eramangarrietako kamera beti estalita eduki.


-Pasahitz seguruak erabili: hizki larri eta xehez, zenbakiz eta beste zenbait ikurrez osatua.


-Ordenagailuan bukatzen duzunean, beti itxi saioa. Bestela, etxeko atea irekita uztea bezala izango litzateke, eta edonor sartu ahal izango litzateke.


-Ez eman inori zure datu pertsonalik, eta gutxiago ezezagunei.


-Instagram, Tik tok, Snapchat eta horrelako plataformetan, pribatuan jardun, eta beti ere ezagunekin.


-Ez igo inoiz zure irudirik sarera, nahi duenak edozer egin baitezake irudi  horrekin: moldatu eta edonon jarri.


-Zerbaiten susmoa baduzu, norbait mehatxatzen ari bazaizu, zerbaiten kezka baduzu... hitz egin irakasle edota gurasoekin; beraiek jarriko dute salaketa gero ertzain-etxean.


Internetek abantaila ugari ekarri dizkigu, esaterako, informazioa azkar eta erraz bilatzea, urruti bizi diren gure lagun edota familiakoekin komunikatzea... baina beste ondorio txar asko ere bai!!!



Beraz, eta Beñatek esaten zuen moduan, KLIK EGITEA OSO ERRAZA DA, BAINA GERO KLOK!!!!



ONDO-ONDO PENTSATU SARERA ZERBAIT IGO AURRETIK, ZE ONDORIOAK BELDURGARRIAK IZAN DAITEZKE!!!


LH5-6ko ikasleak



iruzkinik ez: