Otsailaren 1ean Albaolara joan ginen balearen ehizaren inguruko kontuak ezagutzera. San Joan baleontzi ederra ikusteko aukera ere izan genuen.
Donostian bazkaldu eta Aquariumen ere gustura ibili ginen.
Egun bikaina!
Otsailaren 1ean Albaolara joan ginen balearen ehizaren inguruko kontuak ezagutzera. San Joan baleontzi ederra ikusteko aukera ere izan genuen.
Donostian bazkaldu eta Aquariumen ere gustura ibili ginen.
Egun bikaina!
Otsailaren 7an Gorka Tolosak basozain izatea zer den azaldu zigun, erabiltzen dituen tresnak erakutsiz.
Ipuina ere kontatu zigun.
Bukaeran, kotxea ateratzen lagundu genion.
Eskerrik asko, Gorka!
Urtarrilaren 25ean Artauntzara joan ginen kotxez.
Bertan, bistak hartu, jolasean ibili eta bizkotxoa jan ondoren, tipi-tapa abiatu ginen umore ederrean. Bidean zehar makina bat gauza ikusteko aukera izan genuen eta baita inguruko baserri eta etxeak ezagutzekoa ere.
Goiz ederra pasa genuen beste behin!
Abenduaren 15tean kobazulo batera joan ginen. ARRIKRUTZERA.
Kobazuloan animalien eskulturak zeuden: Hartzenak eta leoiaren
eskulturak. Benetako animaliak ere bai. Xaguzarrak.
Lehoi baten hezurdura osoa ere ikusi genuen.
Aspaldiko gizakiak sua nola egiten zuten erakutsi zigun Alexek.
Estalaktitak, estalagmitak, makarroiak, elefanteen belarriak zer diren
jakin dugu. Kobazuloan dauden formak oso politak dira.
Oñatiko parkean ondo bazkaldu genuen. Eguna ondo joan zen.
Abenduaren 5ean Armailleta/Arnailleta/Ardailleta kobazuloa ezagutu genuen.
Antxieta Arkeologia Taldeko Jose Inazio Arrietak, lehen gizakiari buruzko hainbat argibide eman zizkigun, hezur eta tresnak erakutsiz. Azalpen argiak jaso genituen.
Ondoren, kobazulora erraz igo ginen, aurretik Jokin Uzkudunek bidea ederki garbitu zigulako.
Kobazuloak duen garrantziaz jabetuta eta txoko berriak ezagutzeak ematen duen pozarekin, gustura jeitsi ginen inguruko baserriak ezagutzera.
Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi!
MAIATZAREN 3AN SOLAKARA JOAN GINEN GAILETAK EGITERA. GOXOGOXOAK ATERA ZITZAIZKIGUN.
EROTA ETALABEA IKUSI GENITUEN.
JOLASEAN GUSTURA IBILI GINEN, TXABOLAN ETA GIMNASIOAN.
OINEZ BUELTATU GINEN ESKOLARA ETA BIDEAN KAIETEK MINA HARTU ZUEN.
MAIALEN
MARTXOAREN 21EAN IEIAUEOAOAIE
ºGAUZA ASKO IKUTU GENITUEN.
PLANETARIUMEN LANEAIKUSI GENIUE.
BAZKALDU ETAPAEAILGIN
Martxoaren 21ean Zientzia Museora joan ginen. Gauza asko ikutu genituen. Planetariumen planetak ikusi genituen. Bazkaldu eta parkean ibili ginen.
ALAIN, MAIALEN, LORE, NEREA eta OXEL
Errezilgo Azokan izan gara txermen-mermelada egiten.
Jone eta Maxuxek erakutsi digute nola egiten den eta goxo-goxoa atera zaigu.
Azaroaren 16an Azpeitira joan ginen.
Parkean ibili ginen gustura.
Liburutegira joan ginen.
OSTIRALEAN , URRIAK 8, UZTARRAKA UR JAUZIRA JOAN GINEN.
AMAIKETAKOA BERRIKIN EGIN GENUEN. ETA IZARRERA JOAN GINEN ETA
ANIMALIAK IKUSI GENITUEN.
IRURETIK ESKOLARA BUELTATU GINEN.
OSO ONDO PASA GENUEN.
HH4-5 ETA LH 1-2