2023-11-15

AZPEITIKO ANTZERKI TOPAKETETAN ANTZEZLE ETA IKUSLE!

 Azaroaren 12an Azpeitiko antzerki topaketetan parte hartu genuen. LH 3-4kook ikusle bezala eta LH 5-6kook antzezle bezala joateko aukera izan genuen, ikasle ohi batzuk ere lagundu zigutelarik.

9'15etan gutxi gora-behera abiatu ginen Azpeiti aldera autobusean eta antzezleak Soreasu aretora joan ziren dena prestatzera. LH 3-4ko taldekoak bitartean hamaiketakoa egin eta Done Jakue kaleko parkean ibili ginen 11k arte. Ondoren ikuskizuna hasi zen, eta oso gustura ikusi genuen. Gure ikaskideek oso ondo egin zuten antzerkia.

Primeran ibili ginen!

Hona hemen LH 5-6koek egindako antzezlanaren bideoa. Seguru gustatuko zaizuela! 



iruzkinik ez: