2025-06-30

24 25 jaialdia Errezilgo eskola

Ikasturte amaierako jaialdiaren bideoarekin agurtzen gara kurtso honetaz.
Ondo pasa uda!!

2025-06-23

LEITZARAN eta ORIOn

 Ekainaren 18an Leitzaran bisitarien parkera joan ginen LHko ikasle guztiak.

Lehenengo, bertako begiraleek ginkanean nola ibili behar genuen azaldu ziguten.





Gero, 3.ziklokoek bizikleta hartu eta bertako bidean ibili ziren.





Bitartean, 2.zikloak eta 1.ziklokoak ginkana egin zuten.



Errekara bota genituen material organikoz egindako itsasontziak!!!

 

Leitzaranetik Orioko hondartzako parkera joan ginen bazkaltzera.





Ederki ibili ginen!!!

3.zikloko ikasleak


TXINAURRIAK PROIEKTUA

 Ekainaren 2an eta 4an LH3-4 eta HH4-5ekoak Azpeitiko Dinamon izan ziren.

Lehenengo, munduko jolas desberdinen bideoak ikusi genituen.




Bost jolas aukeratu zituzten eta jolastu egin ginen.







HHko ikasleak ere antzera ibili ziren eta beraiek ere jolas batzuk egin zituzten: Txapetan, Korapiloa egiten, 1-2-3 txoriak hegan eta Otsoa eta arkumea.

LH6koei AGURRA

 Asteartean, ekainak 17, LH6koei agur festatxoa egin genien. 

Uraitz, Amets, Egor, June eta Ainara ez dira gurekin izango datorren urtean, Azpeitiko Ikasberri eta Urolara doaz eta DBH egitera.

Ez ondo ibiltzen zareten, lagunok!












2025-06-17

EUSKARALDIA

  Aurten EUSKARALDIA maiatzaren 15etik 25era da eta geu ere eskolan ospatzen ari gara.

Geure xaxatzailea sortu dugu eta txapak ere prestatu ditugu.










2025-06-16

NOLEGA

 Maiatzaren 23an Albizturren izan ginen eskola osoa. Han 4 eskolatako ikasleak elkartu ginen: Bidania, Aizarna, Albiztur eta Errezil.


Txikienak basora joan ziren. Esperientzia ederra izan zen eta oso ondo ibili ziren.



3. ziklokoek antzerkia egin genuen. Jaialdirako eta Soreasurako prestatu ginen.
1. ziklokoek dantza bat egin zuten.

Gero denen artean euskararen zuhaitza apaindu genuen.


Denok batera euskaraldiko dantzaren koreografia dantzatu genuen.

Joanes eta Agoitz


IBON OREGI

 Maiatzaren 20an Ibon Oregi etorri zitzaigun eskolara.

Bere esperientzia kontatu zigun eta zailtasunei nola egin zien aurre. Hanka ere kendu zuen bere egoera ikusteko.

Pelikula bat ikusteko ere gomendatu zigun, Soul surfer.

Kriston tipo majoa da!



Joanes eta Agoitz


KERIK GABEKO GAZTEAK

 Maiatzaren 30ean Donostian izan ginen "Kerik gabeko gazteak" lehiaketan LHko irabazle izan ginelako.


Sari banaketa aurretik hamaiketakoa egin genuen parkean.




Saria jaso genuen eta ondoren mago baten saioa izan genuen ikusgai. Ona zen!


Antton ere izan genuen gurekin!


Bukaeran helatu bat jan genuen. Urtean zehar egin dugun lan pilarekin, merezi genuen!


Joanes eta Agoitz

BERTSO JAIALDIA

 Ekainaren 5ean bertso jaialdia izan genuen frontoian.


Bertso asko kantatu genituen. Hasieran bikoteka, gero jolas desberdinak,...

Urtean zehar Iratirekin egindako lanaren emaitza erakutsi genuen.

Urduri samar egon arren, oso ondo pasatu genuen


Hemen duzue emanaldiaren link-a: https://www.youtube.com/watch?v=srIb_1uPGHY






BILBON LH5-6koak

Maiatzaren 27an Bilbon izan ginen 3.ziklokoak.




Lehenengo San Mames futbol zelaia ikusi genuen eta argazki bat atera genuen.


Ondoren, barrutik ikusi genuen San Mames (aldagelak, adibidez).


Eta San Mames ikusten bukatzeko museoa ikusi genuen.


Ondoren, metroa hartu eta tren geltokira joan ginen. 

Han, tranbia hartu eta Iberdrola dorrea eta Guggenheim museoaren ondoan dagoen plaza batera joan ginen jolastu eta bazkaltzera.





Oso ondo pasa genuen eta argazki batzuk atera genituen.





Ondoren Puppyren ondoan argazki bat atera genuen.


Eta Zubi Zurin ere argazki polit bat atera genuen. 

Bukatzeko, funikularrean Artxandara igo ginen, eta goitik Bilboko bista ederrak  ikusteko aukera izan genuen. 
Han autobusa hartu genuen eta Errezilera bueltatu ginen.


 

Oso oso ondo pasatu genuen Bilbon!!!

Joanes eta Agoitz






UROLAN eta IKASBERRIN

Pasa den astean, ekainaren 11, Urola eta Ikasberri bisitatzera joan ginen.


Lehenengo, Urolako ikasleek ginkana bat egin ziguten DBH1koek (Araia, Mikel eta Oihane ziren tartean) guk ikastetxea ezagutzeko. Ondo pasagu genuen!


Gero, Ikasberrirako bidean hamaiketakoa jan genuen. Ikasberrira heldu ginenean, LH6ko ikasleek eta beraien tutoreak ikastetxea erakutsi ziguten.




Ondoren, Ikasberriko LH6ko ikasleekin jolasten ibili ginen,  eta bukatzeko, bazkaldu eta txorrotetan ibili ginen.
Goiz pasa ederra izan zen!!!!!

Ainara