Maiatzaren 27an Bilbon izan ginen 3.ziklokoak.
Lehenengo San Mames futbol zelaia ikusi genuen eta argazki bat atera genuen.
Ondoren, barrutik ikusi genuen San Mames (aldagelak, adibidez).
Eta San Mames ikusten bukatzeko museoa ikusi genuen.


Ondoren, metroa hartu eta tren geltokira joan ginen.
Han, tranbia hartu eta Iberdrola dorrea eta Guggenheim museoaren ondoan dagoen plaza batera joan ginen jolastu eta bazkaltzera.

Oso ondo pasa genuen eta argazki batzuk atera genituen.

Ondoren Puppyren ondoan argazki bat atera genuen.
Eta Zubi Zurin ere argazki polit bat atera genuen.
Bukatzeko, funikularrean Artxandara igo ginen, eta goitik Bilboko bista ederrak ikusteko aukera izan genuen.
Han autobusa hartu genuen eta Errezilera bueltatu ginen.
Oso oso ondo pasatu genuen Bilbon!!!
Joanes eta Agoitz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina