2026-01-31

TIPI-TAPA, 6.saioa

 Atzo, urtarrilak 29,osteguna Tipi-Tapakoekin elkartu ginen Goiko Plazan.

 


Denok   etorritakoan, Ozkarte aldera joan ginen paseatzera.

Oso eguraldi ederra  egin zigun!

Bueltakoan Borondegin beti bezala pintxoa jan genuen.

Nora

ONGIZATE EMOZIONALA, 2.saioa


 Urtarrilaren 26an "Ongizate emozionala" izeneko saioa  eduki genuen Anerekin.

 Aurrena jolas bazuk egin genituen eta kolore bakoitza ze emoziorekin lotzen genuen galdetu zigun. Abesti desberdinak ere entzun genituen, eta zein emoziorekin lotzen genituen.

Gero bakoitzaren aurpegia marraztu genuen  eta gelako paretean jarri genituen.

Oso ondo pasa genuen!


Nora


TXIKIAK URRAKIN

 Urtarrilaren 23an HH4-5 eta LH1-2koak Ezama auzoko Urraki baserrira joan ziren.

Kotxetan igo ziren gurasoen laguntzaz, eskolatik nahiko urruti geratzen da eta.

Argazki bat atera eta txakur txikiak ikustera joan ziren.




  
Txakur txikiak ikusitakoan behiak ikustera joan ziren.




                        Gero denen artean jogurta egin, potetan sartu eta denei bat eman zioten.Anttonik eta AloƱak lagundu zieten.


                                          
Behiei esnea jetzi eta plastikotan sartu zituzten.






                                          Gero Anttoniren azalpenak entzun eta kanpora irten ziren.

                                         
 Kanpoan hamaiketako ederra jarri zieten eta azkar asko jan zuten dena! 


                                   
 Argazki bat atera eta eskolara bueltatu ziren oinez.


                                                                                                                                  

Oso ondo pasa zuten!


Unai eta Agoitz

SEXU-HEZKUNTZAKO SAIOAK LH3-4koek

 Hilabete honetako 21etik 23ra bitartean LH3-4ko ikasleek sexu hezkuntzak saioak izan dituzte.

Esan zigtuen umea nola jaiotzen den ikasi zutela, eta baita kondoia zer zen ere.

Gainera, arbelean "sexua" hitza idatzi zigun Aniak, eta gurri sexu hitzarekin  

ze gauza bururatzen zitzaizkigun esateko agindu zigun.

Bukatzeko, gorputzari buruzko galderak egin zizkigun.

Nora, Lore eta Maialen

ERREZILGO UDALETXEAN

 Urtarrilaren 20an Borondegira joan ginen Udalak han duen bulegora.

 Dakizuen bezala, udaletxean obretan ari dira eta horregatik ez ginen joan benetako udaletxera.



Aurrena  udaletxea  erakutsi ziguten Koldok eta Mariak.

Amaiak bere lana zein zen azaldu zigun.

Gero beste gela batera joan ginen. Denok eseri egin ginen eta prestatuta zuen galdera egin genien eta erantzuna apuntatu egin genuen .  


Nora


AZPEITIKO LIBURUTEGIAN

 Urtarrilaren 22an Azpeitira jaitsi ginen, liburutegira.



Bertako langileak esan zigun liburu desberdin asko zeudela bertan eta koloretan banatzen  zituztela. Kolore bakoitza adin tarte batekin lotzen dute.


                                    
Komikien eta mangen txokoa erakutsi zigun, goiko pisuan.
 

                                          

Eta txikien txokoa ere bai. Oso polita da, koltxoneta eta guzti.


                                       Bukatzeko, hamaiketakoa jatera parke estalira joan ginen .

                                                                                  

                                                                                                                                      Agoitz eta Unai

DIPUTAZIOAN LH5-6koak

 Urtarrilaren 14an Donostian izan ginen Gipuzkoako Foru Aldundia bisitatzen.

                       
   Armarria hiru aldiz aldatu zutela esan ziguten eta oso zaharra zela egitura.

                                   
Geroxeago bideo txiki bat ikusi genuen Diputazioaren funtzionamenduari buruz.

                                      
Gero Baxarri errezildar  bertsolariaren aurrean argazkia atera genuen. 

Erraz ezagutu genuen Errezil koadroan, Baxarriren atzean!
                               
Bukatzeko, sarrerako eskailera dotoreetan beste argazi bat atera eta kanpora atera ginen.

                                              
 Kanpora ateratakoan, Gipuzkoa plazan  bazkaldu egin genuen .


                                                                                                                                      Agoitz eta Unai

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

Urtarrilaren 13an Ohiane Sanz Iturralde zientzialaria etorri zitzaigun. 

Esan zigun irakaslea eta ikertzailea zela, eta baita ere esan zigun bere ikasketak oso zailak izan zirela ez zuelako emakume eredurik eta ez zuelako argi zer ikasi.


Unai eta Agoitz

2026-01-30

IKASBERRIKOAK ESKOLAN

Ostegunean, urtarrilak 29, Ikasberrikoak etorri ziren DBHko kontuak kontatzera. Mari eta Inigo etorri ziren, hango LH eta DBHko zuzendariak. 

Aurrena  bideo bat erakutsi zigun  ikastolari buruz. 

Gero Ikasberriko egitaraua erakutsi ziguten eta zer gauza berri edukiko ditugun datorren urtean. 

Eta bukaeran opariak eman zizkiguten.

Nora








































                                                                                                  Harri eta Nora.

2026-01-15

25-26 MATRIKULAZIOA

     Hauxe duzue 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpainarako eskola txikien spot-a.