Urtarrilaren 23an HH4-5 eta LH1-2koak Ezama auzoko Urraki baserrira joan ziren.
Kotxetan igo ziren gurasoen laguntzaz, eskolatik nahiko urruti geratzen da eta.
Argazki bat atera eta txakur txikiak ikustera joan ziren.
Txakur txikiak ikusitakoan behiak ikustera joan ziren.
Gero denen artean jogurta egin, potetan sartu eta denei bat eman zioten.Anttonik eta Aloñak lagundu zieten.
Behiei esnea jetzi eta plastikotan sartu zituzten.
Kanpoan hamaiketako ederra jarri zieten eta azkar asko jan zuten dena!
Argazki bat atera eta eskolara bueltatu ziren oinez.










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina