Otsailaren 13an, Inauteriak ospatu genituen eskolan.
Goizean, Santa Eskean jasotako janariekin hamaiketako berezi bat egin genuen: patatak, pazientziak, xuguxak ...
Arratsaldean, denok mozorrotu egin ginen. Berez Altxorraren Bila egin behar genuen, baina eguraldiarengatik ezin izan genuen egin. Horregatik, irakasleek eskolan zehar jolas desberdinak antolatu zituzten: txapa jolasa, "just dance" margotu eta esku eta hankekin jolas bat egin genuen.
Oso goxoa zegoen dena!
Hamaiketakoa eta gero, "Talent show" egin genuen. Gauza asko egin genituen: antzerkiak, gimnasia ritmikoa, parkourra, abestu, dantzatu ...










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina