Atzo, urtarrilak 29,osteguna Tipi-Tapakoekin elkartu ginen Goiko Plazan.
Denok etorritakoan, Ozkarte aldera joan ginen paseatzera.
Oso eguraldi ederra egin zigun!
Bueltakoan Borondegin beti bezala pintxoa jan genuen.
Nora
Atzo, urtarrilak 29,osteguna Tipi-Tapakoekin elkartu ginen Goiko Plazan.
Denok etorritakoan, Ozkarte aldera joan ginen paseatzera.
Oso eguraldi ederra egin zigun!
Bueltakoan Borondegin beti bezala pintxoa jan genuen.
Nora
Urtarrilaren 26an "Ongizate emozionala" izeneko saioa eduki genuen Anerekin.
Aurrena jolas bazuk egin genituen eta kolore bakoitza ze emoziorekin lotzen genuen galdetu zigun. Abesti desberdinak ere entzun genituen, eta zein emoziorekin lotzen genituen.
Gero bakoitzaren aurpegia marraztu genuen eta gelako paretean jarri genituen.
Oso ondo pasa genuen!
Nora
Urtarrilaren 23an HH4-5 eta LH1-2koak Ezama auzoko Urraki baserrira joan ziren.
Kotxetan igo ziren gurasoen laguntzaz, eskolatik nahiko urruti geratzen da eta.
Argazki bat atera eta txakur txikiak ikustera joan ziren.
Hilabete honetako 21etik 23ra bitartean LH3-4ko ikasleek sexu hezkuntzak saioak izan dituzte.
Esan zigtuen umea nola jaiotzen den ikasi zutela, eta baita kondoia zer zen ere.
Gainera, arbelean "sexua" hitza idatzi zigun Aniak, eta gurri sexu hitzarekin
ze gauza bururatzen zitzaizkigun esateko agindu zigun.
Bukatzeko, gorputzari buruzko galderak egin zizkigun.
Nora, Lore eta Maialen
Urtarrilaren 20an Borondegira joan ginen Udalak han duen bulegora.
Dakizuen bezala, udaletxean obretan ari dira eta horregatik ez ginen joan benetako udaletxera.
Aurrena udaletxea erakutsi ziguten Koldok eta Mariak.
Amaiak bere lana zein zen azaldu zigun.
Gero beste gela batera joan ginen. Denok eseri egin ginen eta prestatuta zuen galdera egin genien eta erantzuna apuntatu egin genuen .
Nora
Urtarrilaren 22an Azpeitira jaitsi ginen, liburutegira.
Urtarrilaren 14an Donostian izan ginen Gipuzkoako Foru Aldundia bisitatzen.
Ostegunean, urtarrilak 29, Ikasberrikoak etorri ziren DBHko kontuak kontatzera. Mari eta Inigo etorri ziren, hango LH eta DBHko zuzendariak.
Aurrena bideo bat erakutsi zigun ikastolari buruz.
Gero Ikasberriko egitaraua erakutsi ziguten eta zer gauza berri edukiko ditugun datorren urtean.
Eta bukaeran opariak eman zizkiguten.
Nora
Harri eta Nora.
Hauxe duzue 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpainarako eskola txikien spot-a.
Kaixo, familia eta lagunak! Hemen duzue aurtengo jaialdiko argazkiekin bideoa.
Ondo pasa Gabonak eta gozatu etxeko eta ingurukoekin. Urte Berri ON!!!
Azaroaren 17an Ongizate Emozionaleko saioa izan genuen
LH5-6koak, Ane izeneko neska batekin.
Gero, jolas bat egin genuen eta bideo bat erakutsi zigun Anek, zein motatako emozioak zeuden azaltzeko: tristura, poza, haserrea, amorrua...
Bukatzeko, hiru itsaso marraztu genituen: barea edo lasaia, olatu txikiekin eta zakarra. Guk geure emozioak nola sentitzen genituen jarri behar genituen, itsaso horiekin lotura eginez.
Oso interesgarria izan zen.
Julen eta Xuhar.
Azaroren 24an Azpeitiko Ekoetxera joan ziren LH3-4koak animalien gaia lantzera.
Azaroaren 27an Tipi tapa eduki genuen Agoitz, Uxue, Iraia, Laura eta Unaik.
Unai eta Agoitz
Abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Eguna ospatu genuen.
Ikasle guztiok euskararen egunarekin zerikusia duen lelo bat jarri genuen eta eskolako sarreran itsatsi genituen.

IRAIA ETA LAURA
Astelehenero IRAKURLAGUN izaten dugu LH5-6koak LH1-2koekin.