2016-01-26

Esperimentuak gelan


     EUREKA museoan "Kimikaren magia" tailerra landu ondoren, gelan tankera horretako 12 esperimentu egin ditugu.

     Esperimentuak gauzatzeko, ikasleok 4 taldetan banatu gara. Talde bakoitzak 3 esperimentu ezberdin egin dizkiegu beste taldekoei eta beraiek egindakoak ere adi-adi jarraitu ditugu.

     Horiek burututakoan, bakoitzarekin fitxa bana bete dugu. Fitxa guzti horiekin ondorengo liburuxka hau osatu dugu:


2016-01-25

Kaleko jolasak

Azken aste hauetan, lehen zikloko ikasleek Heziketa Fisikoko saioetan garai bateko jolasak lantzen aritu dira. Jolas gehienak material sinpleak erabiliz eta garai batzuetako egoera sozio-ekonomikoa ulertuz eta kontutan edukiz egin dira.
Horrela, iturriekin, harriekin, zapiekin... erabiliz jolas ezberdinak egin ditugu: zapiaren jolasak, iturriekin lasterketa zein futbolean, boloak, harrapaketak, astoaren buztana...

Hona hemen saio horietariko batean ateratako argazkiak.

2016-01-23

LIBURUEN ALTXORRA BADOA...

     Azaroak 30ean Imanol etorri zen liburuen altxorrarekin eta astelehenean, urtarrialk 25ean, berriro haien bila dator.

     Liburuak aurkeztu genituenean, agur festa batekin bukatuko genuela esan genien beste ikasleei eta, horixe bera egin dugu ostiral honetan.

     Gelako ikasleok 8ko bitaldetan banatu eta jolasak antolatu ditugu HH ko ikasleentzat alde batetik eta, LH ko ikasleentzat bestetik. 

     HHko ikasleak gimnasiora eraman ditugu eta bertan 4 txoko ezberdinetan beste hainbeste  jolas antolatu ditugu. Bukaeran, 2 eta 3 urteko gelan altxorra bilatu beharra izan dute eta irakurritako liburutaz eta goxoki bana janez bukatu dute festa.

     LHko ikasleei "altxorraren jolasa" antolatu diegu herrian zehar. Altxorra gure gela inguruan zegoen eta, aurkitu dutenean, hainbat ikaslek irakurri duten liburuak kontatu dizkigute. Azkenik, goxoki bana janez errekreora joan gara denok. 

     Ederki pasa dugu!








 









 .

TXANGOA: EUREKA museoa eta Izotz Jauregia

Urtarrilaren 8an, Lehen Hezkuntzako ikasleok bi leku hauetara egin genuen irteera.

Hirugarren zikloko ikasleok museoan zehar ikustaldi bat egin genuen monitore baten gidaritzapean. Argia eta argindarraren atalak ikusi genituen gehien bat.  Hamaiketan, dinosaurioen inguruko proiekzio bat ikusi genuen. Asko gustatu zitzaigun. Azkenik, hamabietan, "Kimikaren magia" izeneko tailerra egin genuen. Bertan hainbat esperimentu ikusi genituen eta gauza asko ikasi genituen "azidotasuna, ur azaleko tentsioa, airearen presioa eta hainbat gaien" inguruan.

Museoaren kanpoaldean bazkaldu ondoren, Izotz Jauregira joan ginen izotz gainean patinatzera. Ikastaro bat egin ondoren, jolas librean utzi ziguten. Bukaeran, gure adineko patinatzaile batzuk ere entrenatzen  ikusi genituen.