Urriaren 10ean eta 11n Irrisarrilanden izan ginen. Nafarroan dago Irrarriland, Igantzin, hain zuzen ere, Bortziriak eskualdean.
2023-11-07
IRRISARRILANDen bai ederki!!!
2023-11-06
2023-2024ko taldeak
Hauexek dira aurtengo taldeak:
LH5-6ko taldea:
Oihane, June, Ainara, Araia, Mikel, Amets, Alaia, Uraitz, Izarne, Eihari, Haizea, Egor,Miryam tutorearekin, Olaia, Eneritz, Iñigo, Marijo,Iñaki eta Josebarekin
Mikel eta Eihari
GAU BELTZA
Urriaren 31n Gau beltza ospatu genuen.
Goizean kalabazak egin eta Gorka Tolosa etorri zen istorio beldurgarriak kontatzera eta LH5 eta 6ko ikasleak Gau beltzaren inguruan testuak irakurrigenituen. Arratsaldean ikasle batzuk etxetik aurpegia margotuta etorri ginen, eta beste batzuek eskolan aurpegia margotzeko aukera ere izan genuen.
Ondoren, kaletik kalabazak zabaldu genituen, gauean arimak bidean ez galtzeko.
2023-11-03
BASABEN BABA-ALETZEN
Irailaren 29an, HH4-5urtekoak eta LHko 1. eta 2. mailakoak Basabera joan ginen babak aletzera. Lakari bete baba aletu genuen denon artean eta oso esperientzia polita izan zen.
Oinez egin genuen joan etorria eguraldi bikainarekin.
Eskerrik asko Jose Antonio eta Maritxu!