Maiatzaren 30ean Donostian izan ginen "Kerik gabeko gazteak" lehiaketan LHko irabazle izan ginelako.
Sari banaketa aurretik hamaiketakoa egin genuen parkean.

Saria jaso genuen eta ondoren mago baten saioa izan genuen ikusgai. Ona zen!
Maiatzaren 30ean Donostian izan ginen "Kerik gabeko gazteak" lehiaketan LHko irabazle izan ginelako.
Ekainaren 5ean bertso jaialdia izan genuen frontoian.
Bertso asko kantatu genituen. Hasieran bikoteka, gero jolas desberdinak,...
Urtean zehar Iratirekin egindako lanaren emaitza erakutsi genuen.
Urduri samar egon arren, oso ondo pasatu genuen
Hemen duzue emanaldiaren link-a: https://www.youtube.com/watch?v=srIb_1uPGHY
Pasa den astean, ekainaren 11, Urola eta Ikasberri bisitatzera joan ginen.
Lehenengo, Urolako ikasleek ginkana bat egin ziguten DBH1koek (Araia, Mikel eta Oihane ziren tartean) guk ikastetxea ezagutzeko. Ondo pasagu genuen!
Gero, Ikasberrirako bidean hamaiketakoa jan genuen. Ikasberrira heldu ginenean, LH6ko ikasleek eta beraien tutoreak ikastetxea erakutsi ziguten.