2016-06-20

UDAN INGELESA ERREPASATU NAHI?

                  Udako oporretan ingelesa errepasatu nahi izanez gero, hona hemen web orri batzuk.
                Klikatu eta ibili batean eta bestean!



Big Surprise

Mundo Primaria

LHko baliabideak

British Council

Learn and Practice English

Txikienentzat

2016-06-16

ACTION SONGS

Hemen duzue txikienekin landutako azken ipuina: "From head to toe".





Eta ipuinarekin zerikusia duten duten abestitxo batzuk...ACTION!!!!







2016-06-10

Ekainaren 9an, 3 marrokiar etorri ziren Karmelo Etxegaraitik antzerki bat egitera. Euskaraz ere oso ondo egiten zuten.Oso txintxoak ziren. Beraien izenak ziren: Amal, Abdul eta Adil.Oso antzerki polita egin zuten.


2016-06-06

IRAKUR-LAGUNA irakurketa saioak

     Ikasturte honetan zehar, ostiralero,  5 eta 6. mailako ikasleak 1 eta 2. mailako ikasleekin batera  irakurtzen jardun dira, 1. zikloko gelan.

     Zaharrenak txikiekin bikoteak osatu dituzte eta, 15 bat minutuko saioetan,  ipuina irakurtzen zuten bitartean, lagundu eta zuzendu egin die.  Bi bikote 3. ziklokoen gelan irakurketa saio berezia prestatzen jardun izan dira bitarte horretan. Bikote batek ipuina prestatzen zuen bitartean, besteak olerki batzuk landu izan dituzte.

      Ordu laurden hori pasa ondoren, denok 1. zikloko gelan borobilean elkartu eta bikote bakoitzak prestatutakoa irakurri izan die gainerakoei.. Aurrerapen handia sumatu dugu ikasturte amaiera honetan.

     Hauekin batera, bikoterik ez zutenez, 5 eta 6. mailako 3 ikaslek "alegia" bat prestatu izan dute denoi borobilean irakurri ahal izateko.

     Esperientzia ederra eta fruitu handiak eman dituena izanik, datorren ikasturtean bere horretan jarraitzeko asmoa dugu.

    Hona hemen borobilen irakurritako saioaren bideoa: