Atzo Imanol etorri zitzaigun eskolara, kutxa bete liburu ekartzera. Badakizue nor den Imanol, ezta? Galtzagorri Elkarteko teknikaria da, eskolaz eskola ibiltzen dena LIBURUEN ALTXORRA banatzen, ikasleon irakurzaletasuna bultzatu nahian.
Lehenengo, ipuin batzuk irakurri zizkigun eta sekulako barre algarak egin genituen, era dibertigarrian irakurri zigun eta....
Eta ondoren, azaldu zigun liburuz betetako kutxa eskolan bertan utziko zuela urtarrilaren 22ra arte, guk nahi dugun liburua hartu eta irakur dezagun, eskolan bertan edota etxean gurasoekin batera.
Adin guztietarako liburuak daude. Baita kantatzekoak direnak ere!!!
Joan den larunbatean, azaroak 25, "Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" zenez gero, geuk ere gure lantxoa egin genuen eskolan, egun horretako mezua zabaldu nahian. Astean zehar hainbat ipuin ("Ni beldurtia naiz, eta zer?,...) irakurri eta laburmetraia batzuk ("El cazo de Lorenzo",...) ikusi genituen adiskidetasuna eta tratu onen ingurukoak. Eta ostiralean "ESKOLA, TRATU ONEN ESPAZIOA"ren lelopean, geure horma eraiki genuen eskolako atarian, geuk eginiko marrazki eta mezuekin, neska eta mutilok elkar errespetatuz ibil gaitezen beti!!!!!!
Eta gainera Pirritx eta Porrotxen "Borobilean" izeneko kantu alaia entzun eta dantza egin genuen atarian!!! Oso gustura ibili ginen!!!