Maiatzak 21ean Albaolara joan ginen San Juan baleontzia ikustera HH 4 urteko ikasleetatik LH6. maila bitarteko ikasleak.
Lehendabizi Pasaiko portura iritsi ginen eta bertan hamaiketakoa egin eta Albaolara abiatu ginen txalupa batean. Iritsi ginenean sarreran elkartu ginen Laura gidariarekin. Bisitaren arauak azaldu zizkigun eta San Juan baleontziari buruz hitz egin zigun.
Hasieran esplikatu zigun zer bide egiten zuen San Juan baleontziak Ternuara iristeko. Gero, baleontzia noiz eta non hondoratu zen erakutsi zigun. Hurrengo gelan San Juan baleontziaren maketa ikusi genuen. Jarraiko gelan zer zuhaitzekin egiten zituzten esan zigun. Haritza eta pagoa erabiltzen zituzten bustitakoan ez zirelako usteltzen. Errementariek egindako iltzeekin elkartzen zituzten egurrezko piezak. Egurren artean geratzen ziren tarteak galipotan bustitako kalamuarekin estaltzen zituzten. San Juan baleontziak 6.000 metro soka edukitzen zituen eskalak egiteko. Ondoren, janaz eta edanaz hitz egin zigun. 43.200 litro sagardo eramaten zituzten bidaia guztirako. Bertako indioekin euskeraz hitz egiten zuten. Baleontzian zeramatzaten kupel guztiak olioz betetzeko 25 bale ehizatu behar zituzten.
Azalpenak entzun ondoren, tailerrera joan ginen. Bertan itsasontziak nola egiten diren erakusteko eskola bat dute eta bertara kanpoko jende asko joaten da. Ikastaroak 3 urte irauten ditu. Greziar bat eta italiar bat ari ziren lanean gu han geunden bitartean. Tailerretik San Juan baleontzia ikustera joan ginen. 7 urte daramatzate baleontzia egiten eta beste 2 edo 3 urte geratzen zaizkie bukatzeko.
Laura agurtu ondoren itzuli ginen berriz ere txalupan Pasaiko portura. Autobusa hartu eta Añorgako frontoira joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta gero pixka batean jolastu egin genuen.
Berriz ere autobusera sartu eta Galaxy Parkera joan ginen. Bertan oso gustora ibili ginen eta bertakoak ere oso jatorrak ziren.
Hiru terdiak aldera autobusera igo eta Errezilera bueltatu ginen nekatuta baino gustora.