Martxoak 22an Gasteizera goaz egun-pasako txangoa egitera.
Bertan, goizean, hainbat toki bisitatu behar ditugu : Mendizorrotza, Ajuria-enea, Lehendakaritza, Eusko Legebiltzarra ( ezin gara barrura sartu, pleno eguna baita ) eta Santa Maria katedrala.
Arratsaldean, Alde Zaharrean "Hi, selfie" eta "altxorraren bila" antzeko jolasa antolatua dugu, nolabait, aitzakia horrekin, ikasleek hango leku interesgarrienak bisitatu eta hainbat detaileetan fijatu daitezen.
Hori jakinda, 5 eta 6. mailako ikasleekin hainbat lan ezberdin egin ditugu: Gasteizera bidaia antolatu ( bisitak hitzartu, autobusa kontratatzeko aurrekontuak eskatu, jolasa gauzatzeko taldeak egin, ibilbideak zehaztu, ...), historia ezagutu, gida turistikoa egin eta, Eusko Jaurlaritzaren inguruko erakundeak eta beraien funtzioak ezagutu ( hasiera batetan, astelehenean joan behar ginenez, Eusko Legebiltzarra bisitatu behar genuen ).
Hemen, horren ondoren sortu ditugun bi lantxo zintzikatu ditugu: egin dugunaren inguruko informazioa eskaintzen duen bideoa eta " gida turistikoaren " ale bat.