2020-09-04
2020-09-01
IKASTURTE HASIERA eta KONTINGENTZIA-PLANA
SAN MARTIN HERRI ESKOLA
KONTINGENTZIA PLANA, COVID-19
2020-2021 ikasturtea
SARRERA
San Martin Herri Eskola osatzen dugun kide guztion osasun eskubideak bermatu eta gure lana ahalik eta modu seguru eta eraginkorrenean garatu ahal izateko, kontingentzia plana osatu dugu.
Plan hau dinamikoa izango da eta beraz, osasun baldintzek eragingo dituzten aldaketei irekia.
ESKOLAKO FUNTZIONAMENDURAKO ERABAKIAK
Segurtasun neurri orokorrak:
● Eskolara etorri aurretik, etxean tenperatura hartu behar dugu.
● Koronabirusaren sintomak: 37 gradutik gorako sukarra, eztul lehorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usainik edo dastamenik ez izatea.
● Sukarra edo aipatutako sintomaren bat badu, umea etxean geratuko da. Gurasoak Osasun Zentrora deituko du eta eskola jakinaren gainean jarriko du.
● Eskolan sintomak agertuz gero: ikaslea isolamendu gelara (igogailu ondoko gelatxoa) aterako da eta etxera deituko da. Gurasoak Osasun zentrora deituko du eta zuzendaritzak Prebentzio Zerbitzura.
● Eskuen garbitasunari berebiziko garrantzia emango diogu; sarri garbituko ditugu:
✔ Eskolara etorri aurretik
✔ Eskolara sartzean
✔ Leku batetik bestera joatean (komunera, esate baterako)
✔ Jolasgarai aurretik eta ondoren
✔ Etxera joandakoan
● Sarrera eskolara:
o Eskolaren funtzionamendu egokirako ordurako etortzea eskatzen da.
o Ikasleak atarian ilaran jarriko dira bakoitzari dagokion zutabearen parean eta segurtasun tartea utziz, tenperatura hartu ahal izateko.
o LHko ikaslea gurasorik gabe sartuko da eta HHkoa ere bai, ahal den neurrian.
o Goiko solairura helduleku aldetik igoko gara ilaran eta poliki.
- Eskuen garbiketa:
o 2-3 urtekoek gelan garbituko dituzte.
o 4-5 urtekoak goiko ezkerreko komunera joango dira ur eta xaboiez garbitzera.
o LHkoek gelako sarreran edukiko duten gel hidroalkoholikoa erabiliko dute.
● Irteera gelatik: gelan dagoen irakaslearekin jaitsiko dira horma aldetik ilaran eta poliki.
Prebentzio neurriak eskolako espazioetan:
● Geletan:
o Segurtasun tartea:
- HH eta LH1-2koek ez dute segurtasun tarterik gordeko.
- LHko 3. mailatik gorakoek segurtasun tartea gordeko dute eta horretarako, mahai eta aulkiak banaka jarriak ditugu.
o Maskara:
- HHko ikasleek janztea ez da derrigorra baina bai gomendagarria.
- LHkoek jantzita ibili behar dute. 1. eta 2. mailakoek kanpoko jardueretan kendu ahal izango dute.
- Ikasle bakoitzak bere maskara ekarriko du etxetik.
o Aireztapena:
- Atea edo leihoa zabalduta utziko ditugu.
- Leihoak zabalduko ditugu sarri-sarri.
o Materiala:
- Ikasle bakoitzak bere materiala erabiliko du ahal den neurrian.
- Eskolan emango zaio material gehiena. Tutoreak esango dio zer ekarri behar duen.
● Jolasgaraian:
o HHkoak batera ibiliko dira; ahal den guztietan kanpoan egingo dute jolas.
o LHkoentzat hiru gune jarriko ditugu: patioa, frontoia eta gimnasioa. Eguraldi euritsuarekin frontoia bitan bana daiteke edo zimitariora joan.
o Ikasturte hasieran talde egonkorrak mantenduko ditugu eta bakoitza gune batera joango da. Errotazioa prestatuko dugu.
● Jangelan:
o 3. mailatik gorako bazkaltiarren artean segurtasun tartea zainduko da.
o Ondorengo jolasaldian bi taldetan banatuko ditugu: HH-LH1-2 eta 3. mailatik gorakoak.
● Gune komunak:
Eskolako gela guztiak erabiliko dira.
o Pasilloak: poliki ibiliko gara eta ez gara bertan geldituko pilaketak ekiditeko.
o Ingeleseko gela: ondoko jarduerak egiteko ibiliko dugu:
▪ Zaintza zerbitzua
▪ Klaustro bilerak
▪ Irakasle eta gurasoen arteko bilerak
▪ 4-5 urtekoen ingelesa
▪ Mekanografia
▪ Robotika
▪ Informatika
Jarduera horien aurretik eta ondoren, eskuak garbituko ditugu.
o Gimnasioa: eguraldi txarra denean jolaserako (jolasgaraian eta bazkalondoan) eta Gorputz Hezkuntzarako ibiliko dugu. Psikomotrizitate saioak ere bertan egingo dira.
Ahalik eta material gutxien erabiltzen saiatuko gara eta eskuak garbituko ditugu bertan ibili aurretik eta ondoren.
o Patioa: jarduera desberdinetarako ibiliko dugu eta saiatuko gara ahalik eta material gutxien erabiltzen.
o Komunak:
▪ Ikasle talde bakoitzari komun bat esleituko zaio.
▪ Ikasleen komunak eguerdian ere garbituko dira.
Tutoretza eta harremanak:
-Urriko lehen astean egingo dira geletako bilerak.
-Familiekin harremana bermatu behar dugu.
- Ikasleen egoera emozionalaren lanketari ekingo diogu.
-Talde kohesiorako dinamikak sustatzeko ekintzak planifikatuko ditugu.
-Irakasleen arteko koordinazioa indartuko dugu.
Curriculumaren funtsezko alderdiak
-Ikasturte hasierako zereginak:
● Ikasleak ebaluatu eta programazioak egokitu.
● HPBko eta INk dituzten ikasleen beharrak aztertu.
● Ikasle, irakasle nahiz gurasoen gaitasun digitala neurtu.