EGITARAUA OSATUTA ETA ANTOLAKUNTZA PREST, GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN JAIA OSPATZEKO
2022ko ekainaren
12an ospatuko da eskola txikien jaia, aurtengoan, Errezilen. 2021eko ekainean Aizarnako eskolak emandako lekukoari jarraiki, 34.
Eskola txikien jaiaren egitaraua osatu berri dute Errezilgo herritarrek, eta horren
aurkezpena egin da, besteak beste, Gipuzkoako
eskola txikietako ordezkari ezberdinen babesarekin.
Izan ere, herriko
gurasoen ordezkaritza, ikasleena eta irakasleenaz gain, Gipuzkoako eskola txikietako ordezkaritza eta BAIKARA elkartearena ere
izan dira, gaur, herriko eskolako patioan izan den prentsaurrekoan.
‘Eskola Txikiak
Bizirik’ leloarekin jarraitzen da urterik urte jaia antolatzen, eta Errezilen, bigarren
aldiz ospatuko da jai hau, 1995ean gauzatu baitzen lehen aldiz.
Eskola
Txikietako herrien arteko elkargunerako festa eguna izan ohi da hau. Eskola
Txikien komunitatea elkartuz, eskola berezitu diren herri nahiz auzoen
biziraupena ospatzeko jaia egiten da. Eskola
txikiak herri nahiz auzoetan izateak dakartzan onurak azpimarratzen dira, hezkuntza saretzeak duen garrantzia aldarrikatuz, horretan
elkarrekin jarraitzeko dagoen konpromisoa berresten
da. Ikasle, irakasle,
guraso eta herritarren
arteko loturak eta harreman positiboak indartzea
izan ohi da helburua.
Jaiaren
ospakizunak antolakuntza lana eskatzen du. Iazko ekainean egin zen, Errezilen,
herritar guztientzako antolakuntza
deia, eta ordutik
hona, lanean aritu
dira talde ezberdinetan banatuta. Lana eta ekarpen ekonomikoa ere
beharrezko izaten dira horrelako ekintzetan, eta horretan, gogora
ekarri dira enpresa edota erakunde publiko nahiz pribatuen diru-laguntza edo
ekarpenak.
Eskola Txikien
jaia egun batez ospatzen bada ere, ikasturtean zehar egindako bideak badu zer esana. Eskola txikien sareak antolatuta, martxoaren
26an egin ziren eskola-jantokiei buruzko jardunaldiak. Jantoki ereduez
eta elikadura sistemaz aritu ziren solasean.
Ikasturte osoan zehar, berriz,
jaiaren antolakuntzan ibili da Errezilgo hezkuntza komunitatea. Gipuzkoako eskola txikien arteko hartu-emana sustatzeko proposamen
didaktikoak egin dira San Martin eskolatik gainerako eskoletara,
eta proiektuaren emaitza gisa, kartel erakusketa eta “elkar ezagutuz” txapelketa egingo dira
jai egunean. Errezilgo Lehen Hezkuntzako 5.-6. mailako ikasleek, berriz, Maria Dolores
Agirre (Errezil, 1903-Donostia, 1997) euskal idazle, itzultzaile, irrati esatari eta euskara
irakaslea ezagutzeko proiektuan murgildu dira.
Egunean bertan, bere biografian oinarritutako
antzerkia aurkeztuko dute bertara doazen guztientzat.
Lankidetza eta
auzolana azpimarratu dira prentsaurrekora gerturatu diren kideen ahotan. Oihana Trula Errezilgo Toki Alai guraso elkarteko
ordezkariak halaxe esan du: “Herri lana.
Auzolana gailendu da
ikasturte osoan zehar,
gure artean. Eta
pozik gaude egindako bidearekin. Pozik eta esker oneko, gainera, Gipuzkoako eskola txikietako
irakasle, ikasle eta gurasoengandik
ere jaso dugun erantzun bikainarengatik ere”.
Bide beretik
jarraitu du Gipuzkoako eskola txikien irakasleen ordezkari Irati Manzisidorrek: “Gaurkoan
azpimarratu nahiko nukeen
elementuetako bat elkarlanarena
da. Azken bi urteetan
bizi izan dugunak
pertsonon arteko distantziak
handitu eta zenbait kasutan harremanak hoztu eta gaiztotu ditu. Baina
hezkuntzak erronka ugari eta handiak ditu aurrean, eta hauei modu egokian erantzuteko
bertan eragiten dugun kideok elkarrekin egin behar
dugu lan: familiak,
herritarrak, udaletako ordezkariak,
eskola ezberdinak, administrazioa… Asko
dugu elkarri emateko, elkarrengandik ikasteko, elkartu
gaitezen bada”.
Ukaezina da
Eskola txikiek herri nahiz auzo txikietan duten garrantzia eta eragin
positiboa. Ibilbide luzea du Errezilgo eskolak.
eta horixe gogoan egin du Miryam
Urrutibeaskoak, San Martin eskolako zuzendariak,
ekarpena: “Gaur egunean herrigunean badago ere, gure herritarrek gogoan dute
auzoz auzo antolatuta zegoen eskola sarea: auzo eskolak ziren orduan”, eta herrigunean eraikin berria egin zen 1995an.
Eskola txikietan ezagun den moduan,
San Martin Herri eskolak ere eskola txikien ezaugarriak ditu. 54 ikasle daude une honetan: 19 Haur Hezkuntzan eta 35 Lehen
Hezkuntzan. “Eskola publikoa da. Zerbitzu publikoa
ematen du, aukera
berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatzen ditu;
hurbiltasuna, aniztasuna eta kohesio soziala erdigunean jarri nahi dituena da
San Martin eskola” adierazi du ikastetxeko zuzendariak.
Hala, herri eskola kontzeptua egin eta berreginez dihardute egunez egun, iraganaren erroak
gogoan izanik. “Guztion eskola” da, diote.
Eskolan parte hartzen dugun guztion arteko harremana
bilatzen duena.
Amaitzeko, ekainaren 12an izango den
jaiaren egitarauaren berri eman du Oihana Trula Toki Alai guraso elkarteko ordezkariak eta egunari lotutako bi zehaztapen ere egin ditu bertara joango denarentzat: Errezilen herrigunea oso txikia
denez, aparkalekuak bi tokitan prestatu dira (Bidania-Goiazko industrialdean,
Tolosaldetik doazenentzat; Domusa Teknik enpresako aparkalekuan, Azpeitia
aldetik doazenentzat), eta autobus zerbitzua joan-etorrian ibiliko da goizeko 9etatik iluntzeko 9ak arte.
Horrez gain,
herrian bertan KONTSIGNA bat prestatu da bertara datorrenak modu seguruan gordeta
izan ditzan motxilak, jantziak edo dena delako trasteak.
Egun haundia
gero eta gertuago ikusten duten eskolako ikasle Eihari Agirretxe eta Mikel Zabala pozik eta
urduri agertu dira,
eta eskola txikietako
guraso, irakasle eta
ikasle guzti-guztiak gonbidatu dituzte
herrira: “Ez dago ez aspertzeko aitzakiarik, beraz, animatu eta
etorri Errezilera hurrengo igandean, ekainaren 12an” adierazi dute.
2022ko jaiaren
ondoren, Lizartzak helduko dio eskola txikietako jaien ardurari eta festaren harrera ekitaldian egingo da lekuko aldaketa.