2022-02-24

40 MLK LASTERKETARAKO BALIZAK EGITEN

 40 MLK lasterketa dela eta balizak egiten ibili gara korrikalariak gal ez daitezen. Izugarrizko lana egin dugu. Baliza mordo bat. Gustora ibili gara eta baliza bakoitzean gure izena jarri dugu baina merendola bat jasotzeko prest egongo ginateke!





SAGARRAREN BIDEAN

 



OTSAILAREN 18AN ALAZNEE AKENKO EGUNA IAE. SAGARRAREN BUELTA EIEUA.
AMAIKETO BERZIA EIEUN: BIKOTXAAAA TXOKOLATEA ZUMOA EA UA.
EDRKI IBIL GINE.

Otsailaren 18an Alazneren azkeneko eguna izan zen. Sagarraren buelta egin genuen.
Hamaiketako berezia egin genuen: bizkotxoa, patatak, txokolatea, zumoa eta ura.
Ederki ibili ginen.














2022-02-23

ALKIZAN


AUTOBUSEAN ALKIZA  JUN  GIÑAN.

AUTOBUSA EZAN KABITZENBASOAN ZEOLAKO.

GAUZA  AZKO   EGIN  GENITUEN ESKULTURAK EGIN GENITUEN    JOLASTU  EGINGENUEN.

OSO ONDO PASA GENUEN ETA AZKO IKAZI GENUEN.


2022-02-22

ANTTONEN AGURRA

Hunkigarria benetan otsailaren 11n Anttoni agur esan genionekoa!

Ekitaldira etorri ezin izan zinetenok ondorengo bideoan ikusiko duzue ze arratsalde eder pasatu genuen Anttonekin......

 


Hemen gaituzu nahi duzunerako, Antton, eta badakizu, ezta? 

Betiko izango zaitugu gure bihotzean!!!!


Muxu potolo-potoloa denon partez, Antton!!!!

2022-02-17

SERIGRAFIA TAILERRA SOREASUN

Aurreko asteartean, hilak 15, Azpeitiko Soreasura joan ginen serigrafia tailer bat egitera. Autobusez jaitsi ginen eta Soreasuko eraikuntza ezagutu ondoren kamisetak serigrafiatzen hasi ginen. Bakoitzak bere kamisetaren irudia serigrafiatu zuen. Txukunak egin genituen! Eskola Txikitako logoa jarri genion gure kamisetei eta denok ahal genuen txukunenak egin genituen. Gero hamaiketakoa parkean egin eta autobusez bueltatu ginen Errezilera.

2022-02-13

EURONET 50X50 PROIEKTUA

    Joan den asteartean, otsailak 8, "Entzun Energiaren Ahotsa" kanpainaren barruan, Borondegin izan zen ekitaldian parte hartu genuen geuk ere, Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeekin batera.

    Energia aurreztea du helburu Euronet 50/50 proiektuak, eta ikastetxe eta udalek bat eginik lan egiten dute bertan.

    Energia-mahaia osatua dugu, eta baita energia-ibilbidea egina ere Xeberoren laguntzarekin; laster ekintza-plana osatzen hasiko gara, energia kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko asmoz.







 

2022-02-10

SANTA ESKEA

Aurreko astean, Santa Ageda eguna ospatu genuen. Errezilgo kaleak alaitzeko asmoarekin atera eta opilez beterik bueltatu ginen eskolara. Irudietan ikusten den bezala, zoragarri pasa genuen eguna!!


 

2022-02-06

LIBURUEN ALTXORRA

Asteartean Galtzagorri elkarteko Imanol etorri zitzaigun, liburu ederrez betetako kutxa ekartzera. 


Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea da, eta bere helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea, eta haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea da.


Urtero izaten dugu Imanolen bisita eta oso liburu interesgarriak aurkeztu eta gure eskura uzten dizkigu hilabetez, bai eskolan bertan bai etxean irakurtzeko.


Liburuez gozatzeko esaten digu Imanolek, beste mundu eta toki interesgarri batzuetara bidaiatzeko aukera ematen digutela eta, baina hori bai, beti ere liburuak ondo-ondo zainduz!


Hona hemen taldez talde ateratako pare bat argazki,  eta berak gomendatutako liburuetako batzuk:


  • HH2-3-4-5





  • LH1-2-3







  • LH4-5-6








2022-02-02

Azpeitiko Tren Museoan

 

URTARRILAREN HEMERETZIAN,  AZPEITIRA  JAITSI  GINEN  TREN  MUSEOA  BISITATZERA.

BERTAKO  ARDURADUNAK, GAUZA ASKO  ERAKUTSI  ZIZKIGUN, LOKOMOTORA  DESBERDINAK, TRENBIDE  ZAHARRA  ETA  ORAINGOA, ERRAILAK  MUGITZEKO TRESNA ETA  LOKOMOTORAK  BIRATZEKO  ZUBI  BIRATZAILEA.

KOTXERATAN, TREN  DESBERDIN  ASKO  ZEUDEN.

TRENAN  KONPONTZEKO  TAILERRA  ERE  IKUSI  GENUEN  ETA  MUSEOA .

BISITA  POLITA  IZAN  DA.




2022-02-01

TIPI-TAPA: urtarrileko saioa

 Joan den ostegunean, urtarrilak 25,  tipi tapa ekintza egin genuen zahar egoitzakoekin. Oso ondo pasatzen dugu ta espero dugu beraiek ere ondo pasatzea. Sastondora joan ginen kontu kontari eta errekan harriak  billatu genituen.Hurrengoan berriz ere egingo dugu eta hurrengorarte!!!!!








3. ZIKLOKOEN BIDEOAK II

 Beste bideo batzuk ere egin ditugu pertsona desberdinei buruz. Dagoeneko berehala burutzen ditugu eta asko ikasi dugu, bai bideoak egiten, biografiaz eta pertsona desberdinez. Gero eta azkarrago egiten ditugu bideoak!