PIRULETAK
Aratz aurreko astean Salouen egon zen eta hamar piruleta ekarri dizkigu, bakoitzarentzat bana.
SASTARRAIN
Urriak 3 an, Sastarrainera joango gara. Bertan, gau bat pasatuko dugu eta gero etxera. Han ogia egin eta Ekain kobazuloa dagoen inguruko kobazulora sartuko gara. Eta gaubela ere egingo dugu.
ERNIOKO FESTAK
Irailak 27-an,igandean Ernioko festak ziren. Jende asko bildu zen Ernion, goizean batez ere.Kotxe asko ikusten ziren, Odrian, Iturburun, eta Trintxeran. Igandean bukatu ziren Ernioko festak eta horregatik jende asko igo zen Erniora. Letera ere jende asko jeitxi zen Zelatundik.
2013-09-30
ASTEKO ESAERA ZAHARRA
Zenbat eta gorago, tximinoak ipurdia ageriago.
Akats bat egiten duenak, zenbat eta arroago,are eta nabarmenago.
.
Akats bat egiten duenak, zenbat eta arroago,are eta nabarmenago.
.
2013-09-25
ESKOLAKO ETA HERRIKO BERRIAK
Urtero bezala, eskolaz kanpoko kirolak daude:
Batzuk saskibaloian apuntatu dira , beste batzuk pilotan eta beste batzuk futbolean. Herri kiroletan eta palan ez da inor apuntatu.
OLERKIAK
TXANELA egiten ari garen bitartean olerki batzuk irakurri eta grabatu ditugu.
Itsaso
Nahia
Oier
Julen Labaka
Saioa
Janire
Julen Rueda
Haritz
Elaia
ASTEKO ESAERA ZAHARRA
Kalean uso, etxean otso.
Kalean txintxo plantak egin, baina etxean gaiztoa denari esaten zaio.
Kalean txintxo plantak egin, baina etxean gaiztoa denari esaten zaio.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)